Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Donostian

Passion for Knowledge jaialdia irailaren 27tik urriaren 1era ospatuko da

EP - 2016(e)ko ekainaren 15a, asteazkena - 10:55etan eguneratua

Personas trabajando en un laboratorio.

Personas trabajando en un laboratorio.

Galería Noticia

Personas trabajando en un laboratorio.

DONOSTIA. Donostia International Physics Centerrek (DIPC) Passion for Knowledge 2016 jaialdia antolatu du Donostian irailaren 27tik urriaren 1era. Zientzia funtsezko kultur ekintza gisa sustatzea du helburu jaialdiak, gizartearen eta ekonomiaren aurrerapenari laguntzen dion jarduera gisa.

Zenbait Nobel saridunen eta mundu mailako adituen eskutik, nazioarteko jaialdia zientziaren eta herritarren topaleku izango da astebetez, DIPC-k prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Esan bezala, Passion for Knowledge 2016 nagusiki Donostian izango da irailaren 27tik urriaren 1era, Europako Kultura Hiriburutzarekin bat eginez eta DSS2016EU programa ofizialaren barnean Elkarrizketak lerroan kokatuta.

Jaialdiaren egoitza nagusia Victoria Eugenia antzokia izango da, zientziaren kultur izaera nabarmentzeko hautatua, eta Donostiaz gain, jaialdia Bilbo eta Bordelera ere iritsiko da jarduera desberdinekin. Oro har, gazte nahiz heldu, herritar guztiei, zuzendutako ekintza sorta biltzen du jaialdiaren egitarauak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902