Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hizkuntza gutxituen aldeko ekimenak mintzagai

|

Marta Esnaola Ruben Plaza - 2016(e)ko ekainaren 15a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Belen Uranga, Olatz Olaso, Xabi Paya eta Miren Azkarate, atzo, 2016 Egoitzan, proiektuaren aurkezpenean.

Belen Uranga, Olatz Olaso, Xabi Paya eta Miren Azkarate, atzo, 2016 Egoitzan, proiektuaren aurkezpenean.

Galería Noticia

Belen Uranga, Olatz Olaso, Xabi Paya eta Miren Azkarate, atzo, 2016 Egoitzan, proiektuaren aurkezpenean.

donostia- Europako hizkuntza aniztasunaren erakusleiho izango dira hilaren 23 eta 24an Hernanin ospatuko diren jardunaldiak. Hi-tzargiak egitasmoaren baitan, hizkuntza gutxituak elkartuko dira eta elkar argituko dira. Izan ere, ekimen honen xedea komunitate linguistiko bakoitzean hizkuntza gutxituak biziberritzeko dauden praktiken eredu onak hartu eta aztertzea da, ondoren, beste komunitate ba-tzuek ere erabiltzeko aukera izan dezaten.

Hainbat hilabetetan Europako 25 komunitate aztertu dute patzuergo batek eta adituz osatutako talde zientifiko batek, eta guztira, 110 kasu eredugarri landu dituzte. Orain, komunitate horietako hamabost aukeratu eta jardunaldietan presente egongo dira, 30 jarduera inguru aztertuko baitira mahai-inguruz osatutako saio hauetan. Lana, komunikabideak, teknologia, kultura, haur hezkuntza eta helduen irakaskuntza izango dira mintzagai, besteak beste. “Analisia egitean aztertutako gaien argazki bat osatuko dugu honela, eta hainbat praktika elkarrizketan jarriko ditugu euren artean, etorkizun batera begira baliagarriak diren ideiak sortu daitezen”, azaldu zuen atzo Olatz Olaso Soziolinguistika Klusterreko presidenteak.

“Arlo bakoitzean oso ezberdinak diren ekimenak aukeratu ditugu eta bata bestearen ondoan jarriko ditugu jardunaldietan, komunitate guztiek baitute zerbait besteei erakusteko”, azaldu zuen Belen Uranga Hi-tzargiak proiektuaren koordinatzaileak, eta oso hitzordu mamitsua izango dela gaineratu zuen, gai asko tratatuko baitituzte, eta adibide asko en-tzuteko aukera egongo baita. “Europako hizkuntza aniztasuna ezagu-tzeko aukera paregabea da, bestela oso zaila baita hainbeste datu eta hainbeste errealitateri buruzko informazioa eskuratzea”, gehitu zuen.

Jardunaldietan arlo ezberdinei buruzko mahai-inguruak egingo dira eta gainera, elkartrukerako gela bat ere izango da

Jardunaldiak hilaren 23an hasiko dira, Orona Ideon, Hernanin. Harrera eta inaugurazioaren ondoren, talde zientifikoko kide den Xabier Vilak eta Hitzargiak proiektuko koordinatzaile den Belen Urangak hitzaldiak emango dituzte, ondoren mahai-inguruekin hasteko. Lehenengoa, ahozko ondareari buruzkoa, Urangak azpimarratu zuen: “Oso kasu interesgarriak aztertuko ditugu ahozko ondarea zabaltzeko dauden ekimenen artean, eta horietako bat izango da Ahotsak proiektuarena, Euskal Herrian jada aski ezaguna dena”, esan zuen. Hala ere, beste mahai-inguru batzuk ere aipatu zituen. Adibidez, batean haur hezkuntza izango da mintzagai, eta haurreskoletan hizkuntza gutxituek duten garrantzia ere aztertuko da. Abidibez, Iparraldeko kasuaren berri emango du Seaskako Xan Airek, eta Galiziako herri batean haurreskolak hartu duen indarra ere azalduko dute, “eskolak eragin handia izan baitu gizartean”.

Ostiralean ere jardunaldiek aurrera egingo dute eta beste hainbat gai jorratuko dira. Adibidez, ekonomian hizkuntzek duten eragina aztetuko dute, normalizaziora bidean pauso handi bat izango litzateke eta hizkuntza gutxituak erabiltzen dituen jendearen lana baloratzea. Bestalde, helduek hizkun-tza hauek ikasteak duen garrantzia ere izango da mintzagai, eta AEK bezalako elkarteek parte hartuko dute mahai-inguruan. Ondoren, komunikabideen lanaz eta kulturan duen garrantziaz ere hitz egingo dute.

“Hala ere, saio hauetaz gain, gela batean Europako hainbat erakundeetako ordezkariek lasai hitz egiteko aukera izango dute, euren esperientziak kontatzeko eta erlazio berriak eraikitzeko”, gaineratu zuen Olasok, bere iritziz elkarlana oso garrantzitsua baita.

Jardunaldi hauetara joatekoa ez da zertan arloan aditua izan, ateak zabalik baitaude gai hauetan interesa duen ororentzat. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, hitzargiak.eu web orrialdean sartu beharko da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902