Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gari, Adekoa eta Astizen ‘Gaizki moldatzen dira’ kontzertu-errezitaldia, gaur

Hiru artistek musika eta poesia uztartuko dituzte Iruñeko Kondestablean

Miren Mindegia utzitakoa - Miércoles, 15 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:09h

Gari, Iñigo Astiz eta Oier Aldekoa.

Gari, Iñigo Astiz eta Oier Aldekoa. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

Gari, Iñigo Astiz eta Oier Aldekoa.

iruñea- Musikak, hitzak eta ahotsak aunitzetan egiten dute bat eszenatoki gainean. Gari musikariak, Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Oier Aldekoa piano jotzaileak, alta, hare urrunago eramango dute hiru faktore horien elkarketa gaur, Iruñeko Kondestablearen Jauregiko civivoxean eskainiko duten emanaldian. Gaizki moldatzen diraizenburupean eta Nafar Ateneoak Iruñeko Udalarekin batera antolatutako zikloaren baitan. Emanaldia 19.30ean izango da.

Gaizki moldatzen dira kontzertu-errezitaldiak iraganaren eta orainaren arteko loturaz solastatuko du, ginenaren eta garenaren arteko borrokaz. Hertzainak talde mitikoko abeslari eta konpositorearen ikuskizun honetan hausnartzen den bezala, “behar bada ‘garena’ eta ‘ginena’ gaizki moldatuko dira. Behar bada ez gara zirelako eta ez dira izango garelako”. Hiru artistek oholtzaratuko dituzten kantuak eta kontuak, lehengo zein oraingo abesti eta poesiek, “zalantzak argitzen dizkigute” aurkezpenean azaldu moduan, “zer den eta zertarako balio duen poesiak, alegia”.

“Egunerokotasunaren gaineko begirada transzendentea, emozio eta sentimentuen memoria, ahazturaren aurkako nortasuna, gaisotasuna sendatu edo arintzen duen pilula, literaturaren udaberria, hitzak salbatzeko, gauza konplikatuetaz hitzegiteko espazio soziala, no space no time baltsamikoa sentitzeko, eta kuleroak alderantziz jasteko ere, eta udaberriko gau batez gozo, epel, gogoetatsu eta atsegin gozatzeko”.

Urtarriletik hona datorren ibilbidea Joan zen urtarrilean estreinatu zen, Bilboko Arriaga Antzokian, Gariren ikuskizun berria. Ordutik, Astiz eta Aldekoa alboan izan ditu, hainbat eszenatokitan. Emanaldiaren gorputza eratzeko ardura Astizek izan du. Kazetari eta idazle iruindarrak aurreko batean azaldu moduan, Gariren abesti zaharrak eta berriak uztartuko dira eszenatokian, baita Astiz beraren olerki berrietako batzuk ere, lehenagokoekin uztartuta. Izenburua, kazetariak onartu bezala, Gariren abesti batetik ateratakoa izan da, Jon Benitoren hitzetatik hartutakoa.

Arriaga Antzokiko emanaldia estreinatu zutenean azaldu moduan, kazetari eta idazlearen helburua “ibilbide moduko bat egitea” izan da, kantuz kantu eta tartean poemak josiz. “Emanaldian ez dago hari narratibo jakin bat, hasi eta amaitzen den istorio bat, baina badaude lorratz moduko batzuk, hari fin eta poetikoak, azpitik doazenak, eta horrek ematen dio osotasun itxura guztiari”, azaldu zuen.

Artista taldea Gari, erreferen-tziako euskal musikaria, ez dio utzi musika konposatze eta editatzeari, orain bakarka. Hainbat proiektutan egotera ohituta, azken urteak bikote formatuan eman ondoren ohiko talde formatuari ekin dio berriki, Gari&Maldanberarekin. Gaur eskainiko den kontzertu-errezitaldian, alta, Iñigo Astiz iruindarra izan du ondoan. Berria egunkariko kultura kazetaria eta zenbait liburu argitaratutako poeta, bereak dira ikuskizunaren testuak. Hirukotea osatzen, Oier Aldekoa rock munduan batez ere ibilitako musikariak pianoa joko du zuzenean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902