Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ibarrako euskara ikasleen diru-laguntzak martxan

Uztaila amaiera arte izango dute euskaltegiko ikasleek, amaitzear dagoen ikasturteko laguntzak eskatzeko

2016(e)ko ekainaren 14a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Ibarra- Zabalik dago iada 2015-2016 ikasturtean euskara ikasten aritu diren ibartarrek diru-laguntza eskera aurkezteko epea, eta hala egongo da uztailaren 28ra arte. Eskaera egin ahal izateko, eskaera orriak lortzeko bi aukera dituzte. Batetik udaletxeko euskara zebitzura bertaratzea (astelehenetik ostiralera 8.00etatik 14.00etara egongo da zabalik), eta bestetik, www.ibarra.eus web gunean bilatzea. Eskaera orriarekin batera nortasun agiriaren kopia, matrikularen ordainketaren ordainagiria, euskaltegiko asistentzia eta aprobetxamendu jaso-tzen duen txostena, beste diru-laguntzarik eskatu ez izanaren aitortza eta kontu korrontearen titularitatea ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko ditu interesatuak.

Diru-laguntza jasotzeko badira hainbat baldintza. Ibarran erroldatuta egon beharko dute, gutxienez ikasturtea hasi baino sei hilabete lehenagotik eta baita ikastaroa amaitu arte ere. Soilik euskaltegi edo barnetegiren batean ikastaroak egin dituztenei zuzenduak daude. Matrikula ordainduta izan beharko da eta ikastaroa amaitzerako gutxieneko aprobetxamendua izan behar da, hau euskaltegi edo barnetegiak egindako ziurtagiri bidez justifikatuz, baita gutxieneko %85eko asistentzia justifikatua ere. Diru-laguntzak jasotzeko, eskatzaileak ezingo du azaroaren 17ko 38/2003 legeko inongo debekutan egon, eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiazta-tzen duen aitorpen erantzulea ere aurkeztu beharko du. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902