Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hitzak min

Partitzeko tenorea

Ana Telletxea - 2016(e)ko ekainaren 13a, astelehena - 06:12etan eguneratua

Ana Telletxea

Galería Noticia

Ana Telletxea

“Zauden tokian zaudela…” diote zure-tzako gutunek;“ez dakit non egonen zaren orain baina…” beste agur askok… Ez zaude, honezkero ez zaude, Andoni. Zer zaila den agur esatea, ez zaudela lekutzea, ez zarela egonen onartzea. Denbora behar da horretarako. Lagun aunitz kolpatu gaitu zure joanak. Inguru askok sumatuko du biziki zure hutsa.

Kulturaren Iruñeko unibertso ttiki honek esparru askotan izan zaitu, plano ugaritan aritu zara eta egintza anitzetan ezagutu zaitugu batzuek eta besteek. Aste honetan egin dizugun agurrean garbi agertu da batzuk eta besteak lotu gaituzula, maiz hain erraza ez dena.

Irribarre atsekabetuak ageri ziren, malko kartsuak, samin gazi-gozoa, izan zarena gogoratu nahi izan baikenuen. Bildu zenuen jendetzak argazki ederra erakutsi zuen zure bizitzaz. “Hil artio bizi, arartio ez izi” dio esaera zaharrak, eta zuk ongi zenekien hori. Bizi izan zara;dantzan, musika jotzen, irakasten, pilotan, ekimenean. Biziarazi duzu, orobat;erraldoien odol, pailazoen arima, bandelari eta ospakizunen hari. Biak ala biak intentsoki, zintzoki, gogoz, ilusioz eta erabakimenez. Ziztalari, burugogor, akuilari.

Eta hala, asteazkenean hitza, dantza eta doinua, kantua eta jan-edana batu genituen zure omenez. Udaberriko arratsalde gozo hark eman zigun babes norbere dolu-moduari bide emateko. Harresiaren pareta handi-sendoek indarrez gordeko dutelakoan han aditutako beroa eta esker ona. Gauak ederki hartu arte ez zuen jendeak alde egin nahi izan. Ederra izan zen aitor-tza;ederra, halako momentu batean denok ere sentitu genuena. Minak ere ederrak izan daitezkeelako.

Nik taldean ezagutu zintudan bereziki, Ortzadarren. Zure belaunaldiko dantzari eta musikariak ni baino aisa hobeki min-tza daitezke zutaz, Ortzadar taldea sortzeko lehen haziak zuek elkarrekin erein baitzenituzten. Honezkero iragan aldian mintzatzeko handiegi zaigu zure izena.

Orai duzu, nonbait, partitzeko tenorea. Eta maitasun kantore eder hau menturaz norbaitek gogoan izan du zure heriotzarekin, laguntasun kobla bihurtuta: hasperena bihotzean, eta nigarra begian, tristuratan bizi behar dugu gure denbora guzian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902