Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Larraitz auzoa eraberritzeko bi aukeren artean bozkatuko dute

Alegiako auzotarrek aisialdi parke bat edo aparkaleku bat nahiago duten erabakiko dute

Domingo, 12 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Alegia- Larraitz Mendebalde eraberritzeko eta hiritartzeko egitasmoak beste urrats bat ematera doa. Arduradun teknikoek bi proposamen prestatu dituzte auzoaren etorkizunari begira eurekin elkartu ondoren. Auzotarrek etxean jaso dituzte bi proposamenak eta bileran aztertu zirenak biltzen dituen eskuorria.

Antzekotasun handiak dituzte biek, aparkaleku bat dakarte, baina batek aisialdi gune bat du bere baitan, eta besteak aparkalekuei ematen die lehentasuna. Prozesuaren hurrengo pausoa beraz, proposamen baten edo bestearen ildotik lan egin behar den erabakitzea izango da. Horretarako, maiatzaren 24ko bileran bildutakoarekin auzotarrei informazio eguneratua banatu zaie eta Udalak auzoko bizilagunen artean galdeketa egitea aurreikusi du.

Bihartik aurrera eta ekainaren 17a bitartean, 16 urtetik gorako Larraitz Mendebaldeko auzoan bizi diren herritar guztiek bozkatu ahal izango dute. Osteguna bitarte udaletxean bozkatu ahalko dute 09.00etatik 14.00etara, eta ostiralean aldiz, 18.00etatik 21.00etara Aterpe aurreko plazara gerturatu beharko dira bizilagunak. Botoa delegatzeko aukera ere egongo da, aurretik horretarako agiria beteaz. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902