Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Lazkaoko igerileku estaligabea gaur zabalduko dute

II. Gazteentzako Antzar Triatloia antolatu dute gaurko Lazkaon, eta probak 11.00etan hasiko dituzte

Domingo, 12 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Lazkaoko igerilekuan txukunketa lanak egin dituzte.

Lazkaoko igerilekuan txukunketa lanak egin dituzte. (Foto: N.G.)

Galería Noticia

Lazkaoko igerilekuan txukunketa lanak egin dituzte.

lazkao- Gaur udako denboraldi berriari hasiera emango zaio Lazkaoko kiroldegian, igerileku estaligabearen irekierarekin. Gaurtik aurrera egunero irekiko dira instalazioak, irailaren 11 bitartean, goizeko hamaiketatik arratsaldeko zortzi t’erdietara. Salbuespen bezala, astelehenetik ekainaren 17a bitartean, igerilekuak arratsaldez bakarrik egongo dira zabalik, 14.30etatik 20.30etara.

Ez da erreforma handirik egin Lazkaoko igerilekuan. Txukundu bat eman diote guneari eta garbiketa on bat ere. Horrez gain, egurrezko egitura guztiak, besteak beste hesiak, mahaiak eta zakarretarako ontziak margotu dira. Hala ere, aurtengoan izango dute berrikuntza bat Lazkaoko estali gabeko igerilekura hurbiltzen direnek. Izan ere, itzala egiteko 10 itzalkin jarri dituzte nahi duen orok erabili ditzan. Gaurkoan, ordea, udako denboraldiari hasiera ezin hobea emateko, II. Gazteentzako Antzar Triatloia antolatu du Lazkaoko Antzar Korrikalariak taldeak. Gaztetxoei zuzendutako froga 11.00etan hasiko da eta hiru kirol jarduera egin beharko dituzte: igeriketa, txirrindularitza eta korrika.

Triatloia igerileku estali gabean hasiko da, eta adinaren arabera luzera desberdinak egingo dituzte igerian: benjaminak baino gazteagoek 60 metro, benjaminek eta alebinek 120 eta infantilek 240. Ondoren, herrian egingo dute txirrindularitza saioa: benjaminak baino gazteagoek 120 metro, benjaminek kilometro bat, alebinek 1,7 kilometro. eta infantilek 3 kilometro. Kiroldegira itzuli eta azken zatia ikastolako eraikinaren inguruan korrika egitea da. Benjamin baino gazteagoek 300, benjaminek 600, alebinek 900 eta infantilek 1.200 metro egin beharko dituzte. - M. A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902