Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Gizon apal da errikoi bat

Txomin Garmendia - Domingo, 12 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Andik eta emendik

Galería Noticia

Andik eta emendik

Gizon apal da errikoirik baldin bada, bat, Teodoro Mugika;Billabonan bizi dan zizurkildarra izango da-ba. Iñoiz ez det sumatu aotik-aora, baiña, prosaz eta paperean bertsoak jartzen Pedro Mari Otaño dirudi. Larogeita amabi urte ere baditu eta paseoan gizon polita ematen dun arren, idazte lan orri utzita dago. Ez da arri-tzeko.

Orain dala ogei urte Auspoa saillean liburu bat argitaratu zun, “Errekaldekɔo intxaurraren itzala” izenarekin. Zizurkilko Errekaldeko kontuak ain oparo jorratzen baditu ere, inguruko kontu askorekin osaturik dator liburua;len ere irakurrita nagon liburua da, baiña ezin aspertu berriro irakur-tzen. Ain daude albiste bixigarriak.

“San Millango markesen bizikera” dator orrialde batzutan eta orrek bultzatu nau lantxo au idaztera. Bertso asko da liburu orretan, baiño markesan onetan prosa bakarrik dator.

San Millango markes ori Errioxa aldeko arraza omen zan, baiñan Gipuzkoan zituzten beren mendeko baserri eta lur sail aundiak. Zestuan, Zizurkillen eta Adunan bereziki. Naparroan ere bai erri bat osoa. Oietzaz aparte, Lasaon da Zizurkillen bi jauregi eder;Madrillen eta Murzian beste bi jauregi negurako, Gipuzkoakoak udarako zituztela. Emen aipatzen diran oietatik aparte ere, bai omen zuten ontasunik asko markes oiek.

Amabosgarren gizaldi inguruan Alde Nagusi edo “Parientes Mayores” politikarekin nastu omen ziran, eta naiko galeraz San Millandarrak, gerora Don Karlosekin bildu baziran ere.

Garai aietan kukurruku ain goian jotzen zutelako, San Millandarrak etsai asko izan zituzten. Zizurkilko Udaletxea ere, plazatik aparte San Millandarrakin erria asarre zalako egiña omen dago.

Zizurkilko eta Lasaoko elizak San Millani eskeñiak daude, markesan maiztarrak auzolanean lan egiñez. 1792’an San Millango markesak zabaldua omen zan Zestuako ur-etxe edo balnearioa ere.

Markes au alargundu zanean bi aministradore jarri zitun Zizurkillen eta Adunan bere baserriak zaintzeko. Zizurkillen San Millan baserriko Migel Mari Bengoetxea;Berrobin, Don Errikardo apaiza izan genduan urte askoan eta aurrez Zizurkillen egona zanez, baserri ontakoa izaten zun neskamea;Luziana zun izena.

Adunan berriz, Torre baserriko Pedro Tejeria, gizon onek Berrobin, gure baserrikoa zun andrea, Martina, juxtu-juxtu ezagutu nun;gure aitona zanaren arreba zan (G.B).

Orain au da nere galdera: markes eta konde oiek nundik zituzten orrelako aberastasunak? Jaungoikoak eman al dira?


Galdera bat esana det eta

errez sartua naiz bira,

jakinda nengon erantzuteko

errezak izan balira;

sarritan oso bide gutxi da

mugarritik mugarrira,

asarre eta petralkeriak

orrela etortzen dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902