Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bidasoa-txingudi

Ludo Uda eta Uda Gazte izango dituzte uztailean Irungo umeek

Udal ludotekek eta gaztelekuak tailerrak, jolasak eta irteera desberdinak egingo dituzte

Xabier Sagarzazu - Domingo, 12 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Josune Gómez, erdian, programen arduradunekin, ostiraleko agerraldian.

Josune Gómez, erdian, programen arduradunekin, ostiraleko agerraldian.

Galería Noticia

Josune Gómez, erdian, programen arduradunekin, ostiraleko agerraldian.

irun- Irungo Udaleko Gazteria arloak Ludo Uda eta Uda Gazte programak proposatzen ditu uztailerako, udal ludoteketan eta 4 eta 11 urte arteko umeentzat bata, eta Martindozenea gaztelekuan eta 13 urtetik gorako gaztetxoetan, bestea.

Ludo Uda txikienei zuzenduko zaie eta “honen helburua, txikiak protagonista egitea da, jolasean eta elkarbanatzen, ondo pasatzearen konpromiso bakarrarekin. Programa honetan, lehentasuna urtean zehar ludoteketako erabiltzaile izan direnek” izango dutela esan zuen Josune Gómez Gazteria zinegotziak, ostiralean Martindozenea gaztelekuan egindako aurkezpenean.

Helburu honekin, uztailaren 4tik 29ra, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00era, ekimen eta jolas desdesberdinak izango dira Lapitze eta Landetxako udal ludoteketan. Sukaldaritza tailerrak, motxilak egiteko beste tailer bat, antolatutako jolasak eta irteerak, bai hondartzara edo Irungo Tximetelen Museora, bai, Uda Gazteko partaideekin batera, Aqualand parkera, uztailaren 27an.

gazteen neurriraMartindozenea gaztelekuko erabiltzaileen profilera egokituta dago aldiz Uda Gazte programa, eta honek “irteera eta ekintza desberdinak” proposatuko dituela azaldu zuen Josume Gómezek.

Kasu honetan, 13 urtetik gorakakoentzako ekintzak arratsaldez egingo dira, 15.30etik 20.30erako ordutegian. Uztailaren 8an putzuak izango dira protagonista;uztailaren 13an Jaiballa egingo dute;hilaren 15ean, Bidasoa piraguetan jaitsiko dute Santiagotarrak elkartearekin;hilaren 20an Zugarramurdiko Sorginen Museoa ikustera joango dira;uztailaren 22an paddle surfa praktikatuko dute HS2 klubarekin eta azkenik, uztailaren 27an, Ludo Uda programako txikiekin batera, txangoa egingo dute Arcachoneko Aqualand parkera.

Uda Gazteko ekintza guztiek 10.70 euroko prezioa dute, doan izango den putzuen lehenengoak (uztailaren 8koa) eta 21,30 euro kostatuko den Aqualanderako irteerak ezik.

“Bai Ludo Udarekin bai Uda Gazterekin, haur eta gaztetxoei egunerokotasunarekin haustea errazten dien programa erakargarri eta desberdina eskaini nahi zaie, goizeko zein arratsaldeko ordutegian. Finean, jolastu eta ondo pasatzea eginkizun bakarra dituen oporraldiaz gozatzea”, esan zuen IGazteria zinegoziak.

izen-emateakLudo Uda eta Uda Gazten izena emateko epea bihartik aurrera zabalik egongo da, Martindozenean, ludoteketan eta gaztelekuaren www.irun.org/gazteleku webgunearen bitartez ere bai.

Bi aisialdi programa hauen inguruko Informazio zabalagoa nahi dutenek, www.irun.org/igazte kontsultatu ahal dute, gazteria@irun.org helbide elektronikora mezua idatzi edo bestela, 943505404 eta 943636826 telefono zenbakietara ere deitu ahal dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902