Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Noraezean.cat

Bingen. Zupiria - Domingo, 12 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Euskal iritzi emaile asko kontu handiz ibili da azken urte hauetan Katalunian gertatzen ari denaz iritzia ematerakoan. Ni neu bai, behintzat. Nahiz eta ulertu ez zertan ari ziren, bada gure artean, ezin ukatu, anaitasun moduko bat kataluniarrekiko, eta sentimendu horrek galga modura eragin du hangoaz hitz egiterakoan. Baina aste honetako gertakizunek merezi dute gogoeta gordinago bat. Denbora gehiago beharko da Kataluniak hartu duen irteerarik gabeko bidea non eta nola bukatzen den ikusteko baina aber-tzaleen ekimenak bide-bazterrean utzi dituen hilotzak asko eta handiak dira, eta hartu dituzten erabakiek zer pentsatua ematen dute. Lehenak CIUrekin du zerikusia. Convergència eta Unió uztartu zituen elkargune handi hura, Kataluniaren gidari izan zena, gaur ez da ezer. Convergència bera ere, bere mailarik txikienera etorrita dago, garai batean izan zuen erreferentzialtasuna ia guztiz galtzeko arriskuan. Abertzaletasun instituzionalaren gidaritza hartu zuen Mas presidente ohia ere esku hutsik geratu da eta bere ondorengoa noraezean dabil, ontzi galduen antzera. Katalunia independentziara eraman behar zuen prozesua pitzatuta dago, ondoa jotzeko puntuan, eta kataluniar askok, sinestu ezinik, bete ezin diren baldintzak jartzen dituen CUP izeneko talde iraultzaile baten eskutan ikusten du bere burua, gogo txarrez. Kataluniako abertzaleek etsai handi eta indartsua dute aurrean, Espainiako estatua, eta herritaren nahietatik urruntzeko arriskuan daude. Sartu diren zulotik nola atera pentsatzen hasi beharko lukete.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902