Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilek Tratu Txarren Aurkako I. Protokoloa sinatu du

Dokumentu honek genero indarkeri kasu baten aurrean eman behar diren pausuak finkatzen ditu

Sábado, 11 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Usurbil- Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea eman asmoz, erakundeen arteko jarduerarako eta koordinaziorako Tratu Txarren Aurkako I. Udal Protokoloa izenpetu eta onartu da aste honetan Usurbilen.

Sinadura ekitaldian erakunde ezberdinen konpromisoa jasotzen duen agiria izenpetu zuten Xabier Arregik, Usurbilgo alkateak, Jose Manuel Ladron de Guevarak, Donostialdeako Erakunde Sanitario Integratuko (Osakidetza) zuzendari gerente-arduradunak, eta Karmelo Martinez Sarobek, Hernaniko Ertzain-etxeko buruak, protokoloan jasotzen diren jarduera guztiak egiteko konpromisoa hartuz.

Tokiko protokolo honen helburua indarkeria egoeren detekzioa eta arretan ematen den erakundeen arteko koordinazio eta jarraipena ahalik eta egokiena izatea bermatzea da, beti ere emakume bakoitzaren nahiak eta egoera kontuan hartuta.

I. Protokoloaren edukien jarraipena eta ebaluazioa egiteko, erakunde bakoitzeko ordezkariekin koordinazio mahai teknikoa osatuko da, bertan berrikusi eta an-tzemandako beharrei egokituz joango dira, protokoloak etengabe hobetzeko helburua duelako.

2011n abian jarritako prozesua erakunde ezberdinen arteko elkarlanari esker eraman da aurrera eta partaide guztiak sinaketara gonbidatu zituzten. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902