Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Antonio jaiak abian dira Errezilen

Bihar Gazteen dantza suelto txapelketa eta bidaniarren eta errezildarren arteko kirol erronka mistoa egongo dira

Sábado, 11 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Errezil- Errezildarrak datorren asteartera arte luzatuko diren San Antonio festetan murgildu ziren atzo. Hori dela eta, mota askotako ekintzak egongo dira herrian asteburu honetan zehar.

Gaurko egitarauari hasiera emateko herri bazkaria egongo da Letea Jatetxean (16.00etan haurrentzako puzgarriak izango dira patioan) eta horren ondoren, triki-bertso-poteoa (18.00), sagardo eta pintxo dastaketa (20.30) eta Obaneuke taldearekin erromeria (23.00).

Bihar, berriz, Gaztetandik kultur elkarteak antolatzen duen IV. Gazte Dantza Solte txapelketarekin gozatzeko parada egongo da (12.00etan frontoiaren gainekaldean jarritako oholtzan). Zortzi bikote arituko dira dantzan eta lehian;horietatik hiru errezildarrak (eta beste bikote bateko kide bat ere bai).

Igandeko programa borobiltzeko errezildarren eta bidaniarren arteko kirol erronka mistoa jokatuko da (17.00etan). Bestalde, astelehenean meza eta hamaiketakoa egongo dira San Antonion (11.00etan) eta asteartean Amama filmea ikusteko parada (19.30ean, elizan). - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902