Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Tolosatzen’ marka sortu dute Talde Sustatzaileek

Herriaren diagnosi faseari ekingo diote astelehenean, gaiak lau mahai sektorialen inguruan banaturik

Sábado, 11 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Tolosa- Talde Sustatzaileko kideek etorkizuneko Tolosaren aurre-ikuspegia burutu dute, eta bidean taldea identifikatuko duen marka ere sortu dute: Tolosatzen.

Urte hasieran Udalak Gobernantza eredu berri baterantz deituriko proiektua martxan jarri zuen, Tolosako hainbat errealitate identifikatu, bide orri bat marraztu eta etorkizunari ahalik eta modu egokienean aurre egiteko. Lehen fasea, hausnarketara bideratua, hiru saiotan osatu dute eta orain diagnosi faseari ekingo diote datorren astelehenetik ostegunera Topagunean.

Diagnosirako gaiak lau mahai sektorialen inguruan egituratu eta landuko dira: pertsonak, kultura eta hezkuntza, ingurumena eta lurralde antolaketa, eta azkenik ekonomia. Saioak astelehentik ostegunera izango dira, orden berdinean, 19.00etatik aurrera. Trianguloan ere karpa bat jarriko da arratsaldez egun berdinetan jendeak formulario bidez iri-tzia eman dezan. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902