Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eskuen Egunak Hondarribia, Irun eta Hendaia batuko ditu bihar

Hautetsontzi erraldoia osatuko dute, Irungo Zabaltza plazaraino martxan joan ondoren

Sábado, 11 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Irun- Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esko Dago plataformak Hondarribia, Irun eta Hendaia lotuko dituen Eskuen Eguna antolatuko du bihar.

Goizeko 10.00etan elkarretara-tzeak deitu dituzte Hondarribiko Butroi pasealekuan eta Hendaiako Sokoburuko aparkalekuan. Handik, oinezko martxa bana aterako dira Irunera bidean, 12.30ean, Zabaltza plazan, hautetsontzi erraldoia osatu eta talde argazkia ateratzeko, erabaki-tzeko eskubidea gauza-tzearen beharra aldarrikatzeko.

bertsoak eta txupinazoaBai Hondarribitik irtengo direnek baita Hendaiakoek ere, mugaz gaindiko bertso saioa eta txupinazoaren ondoren ekingo diote Irunerako bideari eta ibilbidean zehar, kale-animazio talde batzuen babesa jasoko dute (batukada edo txarangak, besteak beste).

Hondarribitik aterako den taldeak geldiuneak egingo ditu 11.00etan Amuten eta 11.15ean Mendelun, eta Hendaiakoak, 10.45ean udaletxearen aurrean, 11.00etan Santiagoko zubian eta 11.30ean, Irungo epaitegien aurrean. Ondoren, 12.00etan iritsiko dira bi martxak Irungo Zabaltza plazara.

Han, 12.30ean, hautetsontzi erraldoia osatuko dute eta argazkia egingo dute parte-har-tzaile guztien eskuekin eta ostean, beti ere jai giroan, bazkari herrikoia egingo da, 14.30ean. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902