Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Batzen’ dantza herrikoia

herritarrak ikusle izatetik protagonista bihurtzea helburu duen jolas-dantza estreinatuko dute arrasaten hilaren 18an

Anabel Dominguezen erreportajea eta argazkia - Sábado, 11 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Jose Ramon Vitoria (laugarrena, eskumatik), alkatea eta parte hartu duten kultur taldeen ordezkariak.

Jose Ramon Vitoria (laugarrena, eskumatik), alkatea eta parte hartu duten kultur taldeen ordezkariak.

Galería Noticia

Jose Ramon Vitoria (laugarrena, eskumatik), alkatea eta parte hartu duten kultur taldeen ordezkariak.

Debagoiena

Herritarrak ikusle izateari utzi eta dantzaren parte bihurtzea. Horixe da datorren 18an estreinatuko den Batzen jolas-dantza herrikoiaren helburua. Hain esanguratsu diren Errementari Dantza (sanjuanetan) eta Txerri Dantza (santamasetan) ekitaldien sortzailea, Jose Ramon Vitoria, dago ekimen honen atzean.

Batzen ez da ikuskizun bat, ekin-tza herrikoia eta inklusiboa baizik. Herritar guztiei irekita dago, haur, gazte, heldu, emakume zein gizonei”, zehaztu zuen Vitoriak. Hilabete ba-tzuk pasa dira Vitoria abentura berri honetan ontziratu zenetik. Eta aurrera eramateko, herriko kultur taldeen laguntza jaso du: Arrasate Musikaleko banda, gaiteroak, txistulariak, trikitilariak, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak, eta Portaloi Elkarteko Herrixa Dantzan-eko partaideak.

“Musika eta dantzarekin batera gizartea eraikitzeko eta sustatzeko aukera handiak ditugula ikusten dut. Binomio horren aldeko apustua egitera ausartu naiz”, azpimarratu zuen egileak. Nahiz eta gaur egun bere lanak ez du zerikusirik mundu honekin (Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikerketa eta transferentzia arloko zuzendaria da), Vitoriaren bizitza (urte askotan ere bere ibilbide profesionala) musikarekin lotuta egon da beti.

biribilketaSanjuanen atarian aurkeztuko den dantza berezi hau biribilketa da. “Posizio eta mugimendu basiko batzuk izango ditu, baina gainontzeko ataletan eta jolasak eskaintzen duenaz baliatuz, dan-tza erabat librea izango da”, azaldu zuen sortzaileak.

Horretarako, hainbat pieza berezi konposatu ditu Vitoriak eta zortzi zatitan -bakoitzak bere posizioarekin- banatuta egongo da dantzaldia: kalejira (eskuak helduta), deia (eskuak goraka eta batzen oihukatuz), kalejira, gonbidapena (esku bati helduta eta jiraka), kalejira, gonbidapena, jolasa (txalotuz, esku biak helduta jiraka) eta dantza (ebatuta jira-biraka).

Elkarlan eta bizikidetza espazio berriak irekitzeko asmoz sortutako ekitaldia da, herritarren parte-har-tze aktiboa sustatzeko xedearekin. Beraz, ospakizun bat tarteko, edozein lekutan dantzatu ahal izango da.

Estreinaldia datorren larunbatean egingo dute, Jokin Zaitegitik hasita (13.00etan) Herriko plazaraino. Dena den, “azken batzen” ekitaldia ez izatea espero dute bultzatzaileek eta, honen ondorioz, herri ekimenari jarraipena emateko asmoarekin agertu dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902