Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaztetxearen 14. urteurrena ospatzen ari dira Urretxun

2016(e)ko ekainaren 10a, ostirala - 10:47etan eguneratua

Urretxu. Zumarraga eta Urretxuko Gazte Asanblada Urretxuko gaztetxearen 14. urteurrena ospatzen ari da. Gaur, 18.00etan, jolasak egongo dira. 22.00etatik aurrera, berriz, Zestoako Rodeo taldeak eta Usurbilgo Hotzikarak joko dute. Bihar, urteurreneko festa nagusia ospatuko dute. 12.00etan desafioa egongo da: 25 urtetik beherakoak, 25 urte edo gehiago dituztenen aurka. 13.00etan pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte eta ondoren bazkaria egingo dute. Bazkalostean, erromeria egongo da. Ondoren, lau kontzertu egongo dira: 20.00etan Arrotzak taldeak joko du, 22.30ean Skalopek, 0.30ean Katekexixek eta 2.30ean Txoki Bandek. Datorren astearte, asteazken eta ostegunean, berriz, Baserri Astea egingo dute. A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902