Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko ostalariek lehen Txakoli eguna antolatu dute biharko

Hamalau txakolindegiren ardoak eta parrilan erretako sardinak dastatzeko aukera izango da Perez Arregi plazan

2016(e)ko ekainaren 10a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Txakoli Eguna aurkezteko egindako agerraldia.

Txakoli Eguna aurkezteko egindako agerraldia. (Jabi Leon)

Galería Noticia

Txakoli Eguna aurkezteko egindako agerraldia.

azpeitia- Txakolina gustoko duten guztiek ezinbesteko hitzordua dute bihar Azpeitiko Alde Zaharreko tabernariek lehen aldiz antolatutako Txakoli Egunarekin.

Festa 11.00etan hasiko da Perez Arregi plazan eta bertara gerturatzen direnek Getariako Txakolina Jatorri Deitura duten hamalau upategiren ardoak dastatzeko aukera izango dute. Era berean, Fernando Alberdi sukaldariak parrilan erreko dituen sardinak dastatu ahalko dira bertan.

Txakoli Egunaren antolatzaileek Perez Arregi plazan egindako agerraldian aurreratu zutenez, “bost txakolindegiren ardoak dastatzeko kopa 5 eurotan salduko da eta sardinen razioak (bakoitzean 7-8 sardina sartuko dira) 2 eurotan”.

Dastaketa 11.00etatik 15.00etara bitartean egingo da eta ordu tarte horretan artisau erara prestatutako hainbat produktu (ogia, gazta, izozkiak, pasta...) erosi ahalko dira ekoizleek plazatxoan ipiniko dituzten postuetan.

herri bazkaria Azpeitiko Alde Zaharreko tabernariek antolatutako lehen Txakoli Eguna girotzeko herriko trikitilarien musika izango da Perez Arregi plazan.

Bestalde, jardunaldiari amaiera ona emateko herritar guztien partaidetzari irekita egongo den bazkaria burutuko da bertan, 15.00etan, hain zuzen ere.

Bazkariaren prezioa 18 eurokoa da eta parte hartzera animatzen direnek sagardotegiko menua dastatu ahalko dute.

Hori bai, interesatuek gaur arte eman dezakete izena. Horretarako, Etxe-Zuri tabernatik pasa edo bertako 943 026 856 telefono zenbakira dei egin dezakete. - J.Leon


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902