Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ETXEKO BERRIAK

Liburuen munduan murgilduta

Irakurzaletasuna, autoestimua eta izaera kritikoa garatzeko tresna ezin hobea da

Testua eta argazkia Ibarberri Ikastetxe Publikoa - 2016(e)ko ekainaren 10a, ostirala - 06:09etan eguneratua

Lekunberrin kokatzen den Ibarberri Ikastetxeko ikasle taldeetako bat, irakurketa saioan murgilduta.

Lekunberrin kokatzen den Ibarberri Ikastetxeko ikasle taldeetako bat, irakurketa saioan murgilduta. (Utzitakoa)

Galería Noticia

Lekunberrin kokatzen den Ibarberri Ikastetxeko ikasle taldeetako bat, irakurketa saioan murgilduta.

Haurrek, irakurketaren inguruan egindako hausnarketatik abiatuta, beraien iritzia askatasun osoz emateko aukera dute. Tertulia literario dialogikoetako saioetan zer egiten duten galdetzean, ”denek irakurritako liburuen inguruan iritziak partekatzen ditugu gelan” erantzuten du ikasle batek. Horixe da, hain zuzen, modu sinple batean esanda, jarduera honen oinarria.

Jarduera honetan, aurrez erabakitako testua irakurtzen dute ikasleek eta testu horrek iradokitzen diena elkarbanatzeko astean behin elkartzen dira. Komunikazio horrek, jorratutako gaiaren ulermena ahalbidetzen du, norberak bere iritzia azaltzeko egindako ahaleginetatik eta besteen ekarpena aditzeko interesetik abiatuta.

Jarraitzen den prozedura nahiko sinplea da. Testuari buruzko iritzi orokorra ematen hasten da saioa eta, ondoren, partaideek txandak eskatzen doaz, beraiek aukeratutako zatiak irakurtzeko eta komentatzeko. Elkarrizketa sortzen da, baina ez dago derrigortasunik adostasunetara heltzeko, era horretan askatasun osoz nahi dena aipatu daitekeelarik.

Tertulia egiteko gelako ikasleak bi taldeetan banatzen dira eta hauetako bakoitza irakasle batekin aritzen da. Talde txikia izateak, esku hartzea errazten du. Gainera, talde handian gutxitan hitz egiten duten ikasleek ere, arazorik gabe bere iritzia ematen dute.

Bestalde, ekintza guztiz inklusiboa da. Edozein ikaslek bere ekarpena egin dezake eta inoiz ez da epaitzen esandakoa, bakoitzaren ahalegina kontuan hartuz. Kideen iritziak errespetu osoz entzuten ere ikasten da.

Liburu klasikoen esparrua ikasle guztiengana hedatzea ere, helburu nagusienetako bat da. Horrela gure eskolan urte hauetan ikasleen adinera egokitutako liburu asko irakurri ditugu: Aliceren abenturak lurralde miresgarrian, Oliver Twist, Robison Krusoe... Hauei esker, idazle handiak ezagutu ditugu eta beraien garaiko bizimoduan murgildu gara, haien larruan jarriz.

Dagoeneko, badira lau urte jarduera hau martxan jarri genuela. Hasiera hartan, 3. zikloko ikasleak izan ziren esperientzia berria frogatu zuten lehenengoak. Izandako arrakasta ikusita, hurrengo ikasturteetan beste maila batzuetara zabaldu genuen eta aurten, Lehen Hezkuntza osoan martxan jarri dugu ekintza.

Eta irakasleak ikasleak baino gutxiago ez izateko, ikasturte honetan tertulia pedagogiko-dialogikoak egiten hasi gara. Helburua, guztion ideia eta ametsak partekatuz, gure eskola berritzeko oinarri pedagogiko komun bat lortzen saiatzea da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902