Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Atzean 60 lagun izanda, ez dago akatsak zuzentzeko unerik, hori bai dela erronka!”

Hilaren 19an Irunen abiatu eta irailean Donostian izango da ‘Urko, musika bandaz’

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko ekainaren 10a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Josean Larrañaga 'Urko', eta Irun Hiria Musika Bandaren zuzendaria, Garikoitz González, atzoko aurkezpenaren ondoren, San Juan plazan

Josean Larrañaga 'Urko', eta Irun Hiria Musika Bandaren zuzendaria, Garikoitz González, atzoko aurkezpenaren ondoren, San Juan plazan (Xabier Sagarzazu)

Galería Noticia

Josean Larrañaga 'Urko', eta Irun Hiria Musika Bandaren zuzendaria, Garikoitz González, atzoko aurkezpenaren ondoren, San Juan plazan

irun- Urtebeteko isilaldi musikalaren ondoren, Irungo Hiria Musika Bandarekin batera abiatuko du Josean Larrañaga, Urko kantautore donostiarrak, bere bira berria, Urko, musika bandaz. Bira honetan, bere lau hamarkadatako ibilbideko 15 kantu errepasatuko ditu “soinu berria emango dioten musika bandekin”.

Lehenengo hitzordua, “duela zenbait hilabete Bilboko Campos Elíseos antzokian egindako saioaren ondoren”, datorren igandean izango da, hilaren 19an, Irungo Urdanibia plazan, 12.00etan. Ondoren, Urko, musika bandaz“beste zenbait lekutara iritsiko da, tokian tokiko bandekin jotzeko. Gasteizera eta Iruñara edo Tuterara (oraindik zehazki itxi ez diren datetan);Bilboko Aste Nagusira (abuztuaren 21ean, Abandoibarrara), eta Donostiara, irailaren 9an, 19.30ean, Konstituzio plazara”, konfirmatu zuen atzo Urkok berak, Irunen egindako aurkezpenean.

formatu berriakJosean Larrañagak gogora ekarri zuenez, duela hiru urte “ohiko biraren formatuari agur esatea” erabaki ondoren, “piano hutsez lagunduriko bira” egin zuen. Iazkoa, berriz, “urte sabatikoa” izan zen Urkorentzat eta “oraingoan, herri desberdinetako musika bandek lagundutako bira” egingo du.

“Musika banda batekin jotzea ez da soilki nire atzean 60 musikari kokatu eta hauen tresnetatik soinua ateratzea, baizik eta nire kantuen esentzia eta izpiritua hauen partituretan kokatzea eta hortik, gauza berri bat ere sortzea”, esan zuen 68 urteko kantautore donostiarrak.

Irunen hasi eta ondoren Euskal Herriko beste txoko desberdinetara joango den Urko, musika bandazbira honetarako, Iñaki Urkizu arduratu da partiturak musika banda batean dauden tresna desberdinetarako moldatzeaz. “Edozein kantuk ez du balio bandarentzat eta aukera egiteko lan eta saiakera asko egin behar da. Urkizuk egindako aukera eta moldaketen emaitza bikaina” izan dela esan zuen Urkok.

urduritasuna“Hainbeste urteren ondoren ere, oraindik eszenatokira igo-tzeko gogoa, grina eta urduritasun puntu hori” badituela aitortu zuen Urkok. “Oraingo hau, musika bandena, erronka handia da, ez baita ohiko lau edo bost musikariez lagunduta jotzea bezalakoa. Haiekin konplizitatea daukazu eta atzera begiratu eta keinu bat aski izaten da, akatsen bat konpondu edo zati bat errepikatzeko. Atzean izango ditudan 60 hauekin, hori ez da posible izango!”, esan zuen txantxetan donostiarrak.

“Musika bandek beraien lekua behar dute eta hauetan aritzen diren musikarien lana goraipatu eta estimatu egin behar dugu;horixe izan da ere bira hau martxan jartzearen arrazoietako bat. Gogoa nuen honelako zerbait egiteko”, gaineratu zuen Josean Larrañagak, Irungo Musika Bandaren zuzendari den Garikoitz Gonzálezekin eta Irungo Kultura zinegotzi Juncal Eizaguirrerekin egindako agerraldian.

Bai Gonzálezek bai Eizaguirrek “eskerrak” eman zizkioten Urkori Irungo Hiria Musika Banda eta Irungo Urdanibia plaza bere bira berriaren abia puntu bezala aukeratzearen “ohore haundiarengatik”.

“Oso pozik gaude Urkoren musika jotzeaz eta berak gu estreinaldi honetarako aukeratu izanagatik. Bandako musikarientzat ere motibazioa dira honelako kontzertuak eta Iñaki Urkizuk egindako moldaketa zoragarria da”, bukatu zuen Irungo Bandaren zuzendariak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902