Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Komun publikoak martxan daude Zerainen

Legegintzaldi hasierako helburuetako bat izan da Zerainen komun publikoak egitea eta martxan jartzea 

2016(e)ko ekainaren 9a, osteguna - 11:04etan eguneratua

Elizako atarian daude kokatuta komun publikoak.

Elizako atarian daude kokatuta komun publikoak.

Galería Noticia

Elizako atarian daude kokatuta komun publikoak.

Zerain. Zeraingo plazan, elizaren atariaren ondoko lokalean, komun publikoak eraiki dituzte. Bi komun daude egokituta, baina ez daude generoaren arabera bereizita, alegia, bi komun daude eta nahi duenak erabili ahalko ditu. Irekita egongo dira egun osoan zehar, eta Zeraingo alkate Arantza Ruiz de Larrinagak azaldu duenez "onuragarria da guztientzat aukera hori izatea". Izan ere, herriko plazaren ondoan dago kokatuta eta modu horretan gazte zein helduek komunak erabili ahalko dituzte nahi duten guztietan. Gainera, haurrei pardelak dalatzeko aukera ere badago.

Legegintzaldiko lehen urteko proiektuen baitan egin dituzte komunak, izan ere, herriarentzako "beharrezkoa" zela iruditzen zitzaien. Horregatik obra hori egitea lehentasuna izan da Zeraingo Udalarentzat.

Obraren aurrekontuari dagokionez, guztira 13.528 euroko kostua izan du, baina horretarako laguntza jaso dute. M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902