Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ukraniako gerrari buruzko dokumentala estrenaituko dute

Mikel Arregik eta Ibai Trebiñok 'Donbass: gerra Europaren bihotzean' lana aurkeztuko dute Arrasaten

2016(e)ko ekainaren 9a, osteguna - 11:22etan eguneratua

Arrasate. Donbass: gerra Europaren bihotzean izenburuko dokumentalaren estrenaldia larunbatean egingo dute Arrasateko Amaia antzokian (19.30ean). Mikel Arregi (Arrasate) eta Ibai Trebiño (Gasteiz) kazetariek Ukraina ekialdeko gerraren nondik norakoak konta-tzen dituzte etzi aurkeztuko duten lanean. "Donetsk edo Lugansk eskualdeetan bonbardaketetatik ihesi sototan bizi diren herritarrak ikusiko ditugu, meategietako langileak, irakasleak, miliziano eta soldaduak... Ahalik eta ikuspegi zabalena eman nahi izan diogu gatazkari", azaldu zuen Arregik. Iazko martxoan, apirilean eta uztailean Arregik eta Trebiñok Donbassen jasotako irudiekin eta testigantzekin egin dute dokumentala. Proiektua aurrera eramateko crowdfunding kanpainan diru jarri zuten guztiei eskura emango diete lana, DVD formatuan. A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902