Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Blagan Euskara Elkarteak bihar egingo du aurkezpen ofiziala

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko ekainaren 9a, osteguna - 06:13etan eguneratua

hondarribia- Hondarribiko Blagan Euskara Elkarteak bihar egingo, 19.00etan Itsas Etxea auditoriumean, bere aurkezpen ekitaldia, “bertsorik gabeko bertso saioa” bezala definitu dutenarekin.

Ekitaldian, Joxerra Garzia gai-jartzaileak lagunduko du eta Kike Amonarriz ere izango da oholtza gainean, esparru desberdinetako hondarribiarrekin batera. Horien artean, Blaganek igorritako oharrean, besteak beste, Pia Alkain arkeologoa, Xinbore Alkain, Josune López, Gari Amundarain, Judas Arrieta artista, Ainhoa Larretxea, Arantza Mariskal, Koldo Ortega historialari eta irakaslea, Arantza Urretabizkaia idazlea, Mertxe Urteaga irakaslea, Iñaki Pascual edo Lurdes Zubeldia egongo direla aipatzen da.

“Umoretsua eta dinamikoa” izango den ekitaldi honekin bere gizarte aurkezpen ofiziala egingo du Blagan Euskara Elkarteak, lanean zenbait hilabete egin ondoren.

urtebeteIzan ere, urtebete pasa da Hondarribiko zenbait euskaltzale eta eragilek Hondar alea euskararen ibian izeneko hausnarketa prozesua martxan jarri zutenetik, Euskara Elkarteen Topagunearen laguntza eta koordinazioarekin.

Hausnarketa haren ondorioz, iazko irailaren amaieran egin zen Blagan Euskara Elkartea sortzeko bilera, Amute-Kostako auzo elkartean. Handik atera ziren bai elkartearen izena, bai ordutik presidente den Martin Lizeagaren izendapena eta baita, honekin batera, elkarteko beste karguen izendapenak (Rosa Arburua lehendakariorde gisa, Aritz Emparan idazkaria, Olatz Ugalde diruzaina eta Maite Dárceles bokala).

Nahiz eta Blaganek bihar egingo duen aurkezpen ofizial eta formala, elkarte berria ez da geldirik egon hilabete hauetan.

Zenbait ekintza antolatu dituzte hilabete hauetan (hala nola, Aiako Harria eta Jaizkibelera egindako mendi-irteerak, maiatzaren 7an estreinatu zuten Blaganpoteoa edo teknologia berrien eta euskararen inguruko tailerra, besteak beste).

Gainera, Blaganek bere tartea zabaldu du Hondarribia udal aldizkarian eta www.blagan.eus webgunea ere martxan dute.

ekintza aktiboak Blagan Euskara Elkartearen helburua “Hondarribian euskararen erabilera ekintza aktiboekin bultzatzea” dela esaten zuen Martin Lizeagak, pasa den azaro bukaeran egunkari honekin izandako elkarrizketan.

Bihar izango da, beraz, guzti horren berri ezagutzeko aukera, Itsas Etxean, 19.00etatik aurrera eta dohako sarrerarekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902