Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

NUPeko zientzialari batzuek bi onddoren genomaren sekuentziazioan parte hartu dute nazioarteko partzuergo baten bidez

Hamahiru herrialderen arteko ikerketa honi esker jakingo dugu zergatik diren organismo hauek izarren argia hautemateko gai

unavarra.es - Jueves, 9 de Junio de 2016 - Actualizado a las 14:16h

NUPeko Genetika eta Mikrobiologiako ikerketa taldea. Goiko lerroan (ezkerretik eskuinera), Lucía Ramírez Nasto, Manuel Alfaro Santos, Leticia López Varas, Gerardo Pisabarro de Lucas, Francisco Santoyo Santos, Raúl Castanera Andrés eta Gumer Perez Garrido.

NUPeko Genetika eta Mikrobiologiako ikerketa taldea. Goiko lerroan (ezkerretik eskuinera), Lucía Ramírez Nasto, Manuel Alfaro Santos, Leticia López Varas, Gerardo Pisabarro de Lucas, Francisco Santoyo Santos, Raúl Castanera Andrés eta Gumer Perez Garrido. Beheko lerroan (ezkerretik eskuinera), José Antonio Oguiza Tomé, Martha Lucía Meijueiro Orozco eta Alessandra Borgognone. (UNAVARRA.ES)

Galería Noticia

NUPeko Genetika eta Mikrobiologiako ikerketa taldea. Goiko lerroan (ezkerretik eskuinera), Lucía Ramírez Nasto, Manuel Alfaro Santos, Leticia López Varas, Gerardo Pisabarro de Lucas, Francisco Santoyo Santos, Raúl Castanera Andrés eta Gumer Perez Garrido.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Genetika eta Mikrobiologiako Ikerketa Taldeak bi onddoren (Phycomyces blakesleeanus eta Mucor circinelloides) sekuentziazioan parte-hartu du, hamahiru herrialdetako 31 laborategik osatutako partzuergo baten bidez, eta horri esker argitu da nolako bilakaera izan duen organismo horien, eta, batez ere, argiaren zentzumen-hautemateak. Genoma hori ikertuz eta bere ezaugarriak zehaztuz bere balizko aplikazio praktikoetan sakonduko da, hala nola jakitea zergatik jardun dezaketen onddo batzuek agente patogeno gisa organismo onbera gisa jardun ordez, eta beren erabilpena optimizatzen lagunduko du biomasaren deskonposizioan energia lortzeko.

Genomika Institutuaren (Joint Genome Institute, JGI) azpiegitura erabili dute ikertzaileek beren lanerako. Institutua Estatu Batuetako Energia Departamentuaren mendeko erakundea da. Inguruneko seinaleen, eta, batez ere, argiaren hautematea funtsezko prozesu bat da izaki bizidunen funtzionamenduan. Eboluzio-prozesu guztietan (organismo zelulabakarrak, onddoak, landareak eta animaliak) argia hautemateko eta hari erantzuteko sistemak garatu dira. Zelulek inguruneko seinaleak hautemateko eta haietara egokitzeko darabiltzaten mekanismoak ulertzeko, argiarekin sentsibilitate handia duen eta laborategian erraz erabil daitekeen sistema eredu bat eduki behar da. Max Delbrück fisikaria biologia molekular berriaren sortzaileetako bat da egun, eta Medikuntza eta Fisiologia Nobel sariduna, eta sistema eredu hau aurkitu zuen Phycomyces blakesleeanus onddoan.

Onddo honek esporak sortzen dituen organo bat (esporangioforoa) garatzen du, argiarekiko, grabitatearekiko, ukipenarekiko, eta are hurbileko objektuen presentziarekiko sentsibilitate handia daukana. Phycomyces blakesleeanus oso sentibera da argiarekiko, eta gizakiak bezala, izarren argia hautemateko eta hala argiaren intentsitate-aldaketetara nola egunez gertatzen diren aldaketetara egokitzeko gai da. Zentzumen-hautemateak onddoei laguntzen die hondakin organikoen birziklapena eta hazkundea hobetzen eta landare- edo animalia-ostalari bat noiz eta nola infektatu behar den jakiten. Mucor circinelloides-ek, Phycomyces-ekin lotutako onddo batek, antzeko erantzunak ditu, eta horri gehitu behar zaio, batzuetan, gizakien patogeno bat dela.

Genomaren bikoizketa

Bi onddoen sekuentziazioaren emaitzak duela gutxi argitaratu dira “Current Biology” aldizkarian (Elsevier-ek argitaratua), eta erakusten dute onddo horien genomaren bikoizketa bat gertatu zela. Ez da ohikoa horrelako zerbait gertatzea organismoa hauetan, baina sarri gertatzen da landare eta animalien eboluzioan. Bikoizketari esker osagai berriak agertu ziren, eta argiaren hautematea eta argi seinalearen transmisio bideak hobetu zituzten. NUPeko Genetika eta Mikrobiologia Taldeak Sevillako Unibertsitateko zientzialariak buru dituen proiektu honetan egindako ekarpena oinarritu da arnasketa katean eta seinalearen transmisio katean parte hartzen duten onddo hauen gene taldeen azterketan. NUPeko kide hauek parte hartu dute ikerketan: Landa Ekoizpeneko Saileko bi irakasle (Gerardo Pisabarro de Lucas katedraduna eta José Antonio Oguiza Tomé irakaslea, José Luis Lavín Trueba, doktorea NUPen, non proiektu honetan lan egin baitzuen eta proiektuarekin jarraitu baitzuen Biozientzietako Ikerketa Kooperatiboko Zentroko Bizkaiko CIC bioGUNE-n.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902