Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Baratze solidarioak jarri dituzte martxan Zarautzen

750 metro karratuko eremuan landutako janari guztia Caritasera bideratuko dute

2016(e)ko ekainaren 8a, asteazkena - 11:44etan eguneratua

Zarautz. Zarauzko Udalak Asti eremuan jabetzan duen lursail batean baratze solidarioen proiektu bat jarri berri du martxan. Izan ere, Iñaki Oñatibia eta Udaberriko Angel Epelde zarauztarrek proiektua aurkeztu zioten Udalari eta "oso interesgarritzat" jo zutenez Udalak abian jartzea erabaki zuen. Hala, 750 metro karratuko eremua utzi die Udalak Oñatibiari eta Epelderi eta lur eremu horretatik lortutako janari guztia Caritasera bideratuko diote, behar dutenei lagun-tzeko. Duela hilabete bat hasi ziren proiektuaren sustatzaileak lur eremu horretan lanean eta asmoa asteazkenero Caritaseko lokalera joatea da, landutako barazkia behar dutenen eskuetan jartzeko.

"Caritasek 75 familiari eskaintzen dio laguntza asteazkenero eta guztiei lagundu ahal izateko 3.000 metro karratu beharko genituzke. Beraz, gure asmoa proiektua hiru urtetan garatzea da eta urtero Udalari lursail zabalagoa eskatzea", adierazi zuen atzo Iñaki Oñatibiak. Bestalde, martxan jarri berri den ekimenarekin aurrera egin ahal izateko, bolondresak behar zituztela ere jakinarazi zuten;hala nola, belarra kentzeko, barazkiak landa-tzeko, eta landutako janaria kaxetan prestatzeko. Beraz, proiektu solidarioan parte hartu nahi dutenek Udaberrira dei dezakete (943 133 302), baita Iñakirekin (639 768 956) edo Angelekin (688 716 737) harremanetan jarri ere. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902