Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Gure inguruari begirada bat’ lehiaketa abian da Azpeitian

Epaimahaiak zortzi sari emango ditu eta interesatuek azaroaren 4ra arte aurkez ditzakete lanak

2016(e)ko ekainaren 8a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

azpeitia- Azpeitiko Udalak, Gure inguruari begirada batargazki lehiaketaren beste edizio bat antolatu du, beti ere, herritarren artean iraunkortasunarekiko kontzientzia bultzatzeko eta herri jasangarriago bat lortzeko asmoz.

Aurreko urteotan bezala, lehiaketara aurkeztutako argazkiek herriko ingurumen naturala, hiri-ingurunea, garraioa, ura, hondakinak, energia, industria, zarata… erakutsi behar dute, jasangarritasunerako alde positibo eta negatiboak (salaketa argazkia) irudikatuz.

Horrela bada, lehiaketak bi kategoria izango ditu: Modalitate positiboa eta negatiboa, hain zuzen ere. Epaimahaiak lau sari emango ditu kategoria bakoitzean (bat 150 eurokoa eta beste hirurak 100 eurokoak) eta parte hartzeko interesatuek azaroaren 4ra arte aurkez ditzakete lanak Udaleko Ingurumen sailean. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902