Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Izaskun Salazar eta Ramon Etxezarreta, tomas salazar mendi birako antolatzaileak

"Goierriko Biraren helburua ez da sailkapena, ondo pasatzea baizik"

Tomás Salazar Aizkorriko Birak 52 kilometroko luzera du. Gazteen Birak, bestalde, 14 kilometroko ibilbidea egiten du inguruko mendietan barrena

M. Aranburu - 2016(e)ko ekainaren 8a, asteazkena - 09:56etan eguneratua

Izaskun Salazar eta Ramon Etxezarreta, Tomas Salazar mendi birako antolatzaileak.

Izaskun Salazar eta Ramon Etxezarreta, Tomas Salazar mendi birako antolatzaileak.

Galería Noticia

Izaskun Salazar eta Ramon Etxezarreta, Tomas Salazar mendi birako antolatzaileak.

Beasain. Larunbatean egingo dute Ramon Salazar Goierriko Bira mendi ibilaldia. Azken egunetan zurrumurrua zabaldu da bertan behera geldituko dela proba baina ez da egia. Horren harira antolatzaileak "kezkatuta" agertu dira eta jendeari parte hartzeko deia egin dute.

Nola sortu zen mendi ibilaldia egiteko aukera?

- Ramon Etxezarreta: Aizkorriko Bira 2002an sortu zen Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkartearen eskutik. Garai hartan geroz eta ohikoagoak ziren mendi froga luzeen aurrean, lehiakortasun gabeko mendi martxa luze baten idea sortu zen.

- Izaskun Salazar: Elkartearen izena kontutan hartuz, Beasaindik Aizkorrira bitarteko ibilbidea hartu zen egokitzat. Aralarren mota honetako frogak ugariagoa izanik, ibilbide honen helburuetako bat paraje natural hau ezagutaraztea zen. Hasieran luzeegia suerta zitekeela pentsatu arren, aukera motzenak aurreikusiz gaur egun mantentzen den 52km-tako bira sortzen genuen.

Zein da ibilbidea?

- Izaskun Salazar: Beasaindik abiatuta, Olaberritik Etxegaratera joan, bertatik Otzaurte zeharkatuz Aizkorrira igo eta Zegama, Zerain eta Urbizutik Beasaina bueltatzen dira mendizaleak.

2002.urtean sortu zen ibilbide hau, baina beste izen bat zuen. Zergatik aldatu zenuten?

- Ramon Etxezarreta: Birak 2008tik aurrera Tomas Salazar Aizkorriko Bira izena hartu zuen. Tomas, Aizkorri Mendizale Elkarteko bazkide eta mendizaletasunaren sustatzean partaide aktiboa izanik, 2006an elkarteak eginiko omenaldian jasotako oparietako bat, birak bere izena eramatea izan zen. Tomas bera izan zen Aizkorriko Biraren ibilbidea aukeratzen ibili zenetako bat eta aldi berean bere marrazteko zaletasuna dela eta, eskuz ibilbideko planoak egin zituena.

- Izaskun Salazar: Bai, nire aita Iruñan jaio zen 1938.urtean, errotulu margolari lanbidez eta mendizalea zaletasunez. Beasaina lanera etorri eta bertan emaztea ezagutu eta betirako geratu da familia osatuz. Betidanik datorkio mendiarekiko zaletasuna. Aitaren ustez inguruko parajeak ezagutu gabe atzerrira irtetzeak ez du zentzurik. Gainera, 2001ean Murumendi liburua argitaratu zuen, 1997an Aizkorri Mendizale Elkarteak jarritako orientazio mahaian azaltzen diren 100 gailurrei buruzko informazioa bilduz.

Zein helburu du Aizkorriko Birak?

- Izaskun Salazar: Mendizaletasuna bultzatu nahirik, Aizkorriko biraren helburu nagusitzat martxa librea izatea erabaki zen. Mendi lasterketa lehiakorrak geroz eta ugariagoak ziren garai hartan, beraz, kutsu desberdineko bira baten sorrera aintzat hartu zen. Horrela, Aizkorriko Bira egiteko gehienez 14 ordu erabil badaitezke ere, parte hartzaileak kontroletatik pasatzean ez dute itxaron beharko eta beraien errekor pertsonalak bete ditzakete, nahiz eta bira honetan denborak ez diren aintzakotzat hartuko. Hau da, sailkapena ez da biraren helburua, ondo pasatzea bakarrik.

Aurreko edizioak zer moduzkoak izan dira?

- Izaskun Salazar: Partaideengandik jaso izan dugun harrera beti oso positiboa izan da. Ibilbidea oso gustokoa dute parte hartzaileek eta beti zoriontzen dute antolakuntza ibilbidean zehar jarritako abituaialmentu eta gertukotasunagatik. Ramon Etxezarreta: Ohikoa da 200-300 parte hartzaile bitarte biltzea, beti ere data hauetan dauden beste froga batzuen arabera. Izan ere, geroz eta mendi froga gehiago daude.

Gazteen Bira ere egingo duzue.

- Ramon Etxezarreta: Aurten Gazteen Bira lehen hezkuntzako 6.mailarainokoentzat eskola kirolaren bidez antolatu dugu. Eskola kirolak haurrengan betetzen duen papera miresten dugu, eta elkartearekin urtean hainbat irteera antolatzen ditu. Horregatik guretzat horren garrantzitsua den ekintza bat eskola kirolaren antolatzaileekin batera antolatzea oso garrantzitsua da. 12-16 urte bitartekoak berriz, eskola kirolean sartzen ez direnez, web gunean izena eman dezakete martxan parte hartzeko. Lagun artean goiz paregabe bat pasatzea animatzen ditugu. Ibilbidea 14 km ingurukoa da eta ibilbidean zehar jana eta edana eskeiniko zaie gaztetxoei.

Parte hartzeko izena egunean bertan ere eman daiteke, ezta?

- Izaskun Salazar: Bai, noski. Beasaingo Jose Mª Arana kaleko Aizkorri Mendizale Elkartetik abiatuko gara goizeko 6.00etan, orduan izango baita irteera. Hala ere, elkarteko egoitzan ordu erdi lehenago, 5.30etik aurrera, eman ahalko dute izena nahi duten guztiek.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko maiteena.Izaskun: Lazkaomendi. Ramon: Muñozabal baserriko inguruak.

Paisaia idiliko bat. Biak bat datoz: Lazkaomenditik Txindoki, Aralar eta Aizkorri.

Mendi bat.Izaskun: Aizkorri. Ramon: Murumendi.

Hondartza bat.Izaskun: Zumaiakoa. Ramon: Getariakoa.

Festa edo ekitaldi bat.Izaskun: Beasaingo Dantzari eguna. Ramon: Beasaingo mozorro eguna


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902