Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Behatokiak hizkuntz-eskubide urraketen salaketak parlamentura eraman ditu

Atzo ospatutako lan saioan, 2015ean zehar herritarrek egindako salaketen txostena aurkeztu zuten Behatokiko arduradunek

2016(e)ko ekainaren 8a, asteazkena - 06:07etan eguneratua

Arantza Haranburu eta Garbiñe Petriati, atzo.

Arantza Haranburu eta Garbiñe Petriati, atzo. (OSKAR MONTERO)

Galería Noticia

Arantza Haranburu eta Garbiñe Petriati, atzo.

iruñea- Hizkuntza eskubideen berme osoa lortzeko bidean urrats batzuk eman diren arren, egiteko aunitz gelditzen dela argi utzi zuen atzo Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak Nafarroako Parlamentuan. Agerraldian, hizkuntza eskubideekiko errespetua ziurtatzea helburu duen erakundeak 2015 urtean zehar herritarren aldetik bildutako salaketen txostena aurkeztu zuen.

Salaketa horien aurrean, egoeraren arduradunak diren pertsonak “uzkur” agertzen direla gaineratu zuen Behatokiko zuzendariak: “Hainbatetan utzikeriaz jokatzen dute. Kritikagarria da agintarien aldetik euskaraz bizi nahi hori bermatzeko behar besteko ahalegina ez egitea”.

Hala ere, “herritarren determinazioari esker” hainbat egoerari konponbidea ematea lortu dela ere azpimarratu zuen Petriatik. “Euskaraz jarduteko oztopoen aurrean jarrera irmoari eutsi eta arrakastarako bidea egin dute herritarrek 2015ean ere. Hizkuntza dela eta bigarren mailako herritar gisa tratatuak izatea onartzen ez dutenak, tratu duina exijitu eta egiten duten ahaleginaren ondorioz aldaketak eragin dituztenak”. Hala, horren adibide diren kasu batzuen berri eman zuen Behatokiko zuzendariak atzoko lan-saioan. Besteak beste justizia, hezkuntza, osasuna edota administrazioa bezalako arloetan eman diren hizkuntza-eskubide urraketa kasuak, denak hala denak.

“Erdarak lehenesten diren testuinguru orokor baten baitan ematen dira egoera hauek guztiak. Urtez urte errepikatu dugun gauza bera esan beharrean gaude orain ere. Euskal Herriko eremu administratibo guztietan, estatu administrazioan, administrazio autonomikoeetan eta toki administrazioetan, arlo publikoan zein sektore sozioekonomikoan gertatzen dira urraketak”.

Hartara, herritarrek salatzen dituzten egoerak berriro gertatu ez daitezen erakundeen babesa eta ekin-tza beharrezkoa dela ondorioztatu zuen Petriatik, “euskal hiztun gisa askatasunez eta berdintasunean bizitzeko aukera izatea ez delako kapritxoa, eskubidea baizik”. - M.M.P.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902