Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
15 eta 29 urte bitarteen artean

Euskadiko gazteen %39k "interes handia edo nahikoa" du politikan

Politikan interes handia edo nahikoa duten gazte gehienek ideologia aldetik ezkerrekoak dira

EP - 2016(e)ko ekainaren 8a, asteazkena - 11:56etan eguneratua

Varios jóvenes charlan sentados a la entrada del polideportivo Usabal de Tolosa una tarde de entre semana.

Varios jóvenes charlan sentados a la entrada del polideportivo Usabal de Tolosa una tarde de entre semana.

Galería Noticia

Varios jóvenes charlan sentados a la entrada del polideportivo Usabal de Tolosa una tarde de entre semana.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %39k dio "interes handia edo nahikoa" duela politikan 2016. urtean, 2000n hasitako seriearen punturik altuenean kokatuz datu hori. Dena den, oraindik gehiengoa dira "interes txikia edo batere interesik" ez dutela dioten gazteak (%59).

BILBO. Gazteen Euskal Behatokiak aurten egindako inkesta bateko datuak dira. Inkesta horretan Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko lagin adierazgarri bat elkarrizketatu da: 1.500 gaztek osatu dute lagin hori eta gazte horiei hainbat gairi buruzko galderak egin zaizkie, politikarekiko interesa barne. Inkestaren emaitza guztiak "Euskadiko gazteak 2016" txostenean argitaratuko dira, baina oraindik prestatzen ari da Gazteen Euskal Behatokia.

Modu honetan, 2016an politikan "interes handia edo nahikoa" duten gazteen portzentajea duela bi urtekoa (%29) baino %10 puntu handiagoa da, eta "interes txikia edo batere interesik" ez dutenena, aldiz, 2014koa (%71) baino %12 puntu txikiagoa.

Horrez gain, politikan interes handia edo nahikoa duten gazte gehienek ideologia aldetik ezkerrekoak direla diote eta gai publikoetan modu aktiboagoan parte hartu nahi dutela adierazi dute.

Horrela, gazteek politikan adierazitako interesak hamar puntuan gainditzen du Euskadiko 18 urtetik gorako biztanleriaren batez besteko interesa (2016ko martxoan, %29, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak burutako Euskal Soziometroa 60 txostenaren arabera).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902