Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘21 urte, 21 artista’ erakusketa, Sanz Enean

EHUko Arte Ederretako ikasleak izandakoen lanak izango dira ikusgai Zarautzen, uztailaren 10a arte

2016(e)ko ekainaren 7a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Zuhar Iruretagoiena zarauztarraren lanak, erakusketan.

Zuhar Iruretagoiena zarauztarraren lanak, erakusketan. (A.R.)

Galería Noticia

Zuhar Iruretagoiena zarauztarraren lanak, erakusketan.

Zarautz- Xabier Saenz de Gorbearen omenez, 21 urte, 21 artista erakusketa zabaldu zuten ostiralean, Sanz Eneako erakusketa aretoan. Izan ere, Gorbea artista joan den urtean hil zen arte, bera zen EHUko Arte Ederretako ikasleekin Sanz Enean urtero-urtero erakusketa antolatzen zuena. Eta oraingoan, 21 urte horietako bakoitzeko artista baten lanarekin osatu du esposizioa Ismael Manterola zumaiarrak, EHUko fakultateko irakasleak.

Zarauztar eta zumaiar batHala, gaur egun artistak direnen lanak aukeratu ditu Manterolak eta obra ugari ikusi ahal izango dira;hala nola, bideoak, eskultura, pintura eta argazkia. 21 lan horien artean Zuhar Iruretagoiena zarauztarraren eskultura bat eta argazkiak daude, baita Bigara zumaiarraren lan bat ere.

Artearen mundua gustuko dutenentzat aukera paregabea izango da. Erakusketa egunero egongo da zabalik, arratsaldeko 18.00etatik 20.00 etara, datorren uztailaren 10era bitarte. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902