Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Buztina elkartekoen lanak, ikusgai ekainean

Beasaingo elkartekoek ikasturte osoan zehar egindako lanak jarri dituzte ikusgai

2016(e)ko ekainaren 7a, asteartea - 06:11etan eguneratua

beasain- Beasaingo Buztina Zeramika Zaletuen elkartekoek ikasturtean zehar egindako lanak erakusketan jaso dituzte urtero egin ohi duten moduan. Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan egin dute aurkezpena eta lanak ikusteko aukera ekainaren 12ra arte egongo da.

Ione Urain eta Maite Salutregi dira elkarteko irakasleak, baina erakusketan parte hartu duten ikasleen zerrenda zabala da oso. Hauek izan dira: Ayala Acosta, Itziar Albisu, Arantxa Alustiza, Antonio Aranburu, Ramon Arrizabalaga, M. Carmen Artola, Belen Azpeitia, M. Jose Bravo, Martin Etxeberria, Carmen Garcia, Eneko Goñi, Jose Luis Gonzalez, Bittori Intxausti, Eli Korta, Marian Lorenzo, Ines Maeso, Ana Mari Marin, Mila Mendia, Arantxa Paredes, Ramon Paredes, M. Carmen Perlines, Iluminada Valverde eta Susana Vivo.

Bestalde, Beasaingo Buztina elkartetik jakinarazi dute hil honetan zehar buztin tailerra egingo dutela eta hori ezagutzera eta buztinarekin lan egitera gonbidatu nahi dituzte herritarrak. Astean zehar, arratsaldeetan izango da horretarako aukera, Urbieta etxean. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902