Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

11.500 lagun pasa ziren asteburuan Bioterratik

Bioterraza eta Biobeauty gune berriek “harrera ezin hobea” izan dutela esan dute Ficobatik

2016(e)ko ekainaren 7a, asteartea - 06:11etan eguneratua

irun- Pasatako ostiraletik igandera bitartean 11.500 lagun pasa dira Irungo Ficoba erakustazokan egin den Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka bisitatzera.

Atzo igorritako balorazioan, Ficobatik esan dute Bioterraren hamairugarren edizioa izan den honek “parametro guztietan balorazio kuantitatibo positiboak” izan dituela;hala nola, “bai errekorra izan den 190 erakusketarien kopuruan, bai 11.500 bisitarirekin”.

hazkuntzaKasu honetan, Ficobatik nabarmendu nahi izan dute “Bioterrak aurten izan duen bisitari kopuruak azokaren hazkun-tza iraunkorra agerian” uzten duela, izan ere, “bere historiako hirugarren kopuru haundiena izanik, sarrera dohainik izan zen urteetan bakarrik” gainditu baitzen bakarrik bisitari kopuru hau.

Aipamen berezia egin diote Ficobatik “Bioterraza eta Biobeauty gune berriek izan duten harrera onari eta aurten Bioterrak izan dituen bisitari profesionalen kopuruai eta hauentzat bereziki egokitu den Bio Pro guneari”.

“300 profesionaletik gora akreditatu dira eta ehundik gora bilera egin dituzte gune honetan”, esan du Mónica Aldayk, Bioterraren zuzendariak.

“Hurrengo ediziorako erronka bisitarien kopurua eta Bioterraza eta Biobeauty bezalako guneak sendotzea” izango dela esan du Bioterraren buruak. - X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902