Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
animaziozko filma

Karsten Killerichen "Albert" euskaraz estreinatuko da ostiralean

Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren bidez

EUROPA PRESS - 2016(e)ko ekainaren 7a, asteartea - 13:07etan eguneratua

Galería Noticia

'Albert'filmaren trailerraReproducir

Zineuskadi elkarteak sustatzen duen Zinema Euskaraz programaren bidez euskaraz estreinatuko da Karsten Killerich daniarrak zuzendutako "Albert" animaziozko filma datorren ostiralean, ekainaren 10ean.

BILBO. Zehazki, Bilboko Multicines, Gasteizko Florida, Portugaleteko Dock eta Donostiako Antiguo Berri zinema aretoetan estreinatuko da. Halaber, larunbatean, ekainaren 11n, Durangoko Zugazan eta Zallako Zine Antzokian ere eskainiko da, eta ekainaren 18an, aldiz, Eibarko Coliseon, Derioko Gurean eta Beasaingo Usurbe antzokian.

Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, Karsten Killerich daniarraren filmak mutil gazte, bihurri eta lotsagabe baten istorioa dakar. Egun batean, nahigabe herriko monumentu ezagunena lurrera botako du, Leopoldus famatuaren estatua, baloi kapitaina eta herriko heroia. Albert, bere akatsa konpondu nahian, kanpora irten eta puxika kapitain bihurtuko da berriz;mundu osoa harro egongo da berataz.

Halaber, mota horretako abentura eroan barneratu ahal izateko beharrezkoa du norbaiten laguntza eta, etorri nahi ez badu ere.  Bahitu egin beharko du berekin eramateko (hori da behintzat Albertek pentsatzen duena Egon bere lagun onenak beste plan batzuk dituela esaten dionean). Ondorioz, Egon haserre bat eta Albert, upel zahar batean ibaian behera abiatzen dira, urrutiko herrialde misteriotsu batera heltzeko asmoz.

"Albert" aurten diruz laguntzen den bosgarren filma da. Aurreko laurak "Iparraldeko Norman", "Egun handia", "Oker" eta "Tximinoen Erresuma" izan dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902