Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Markel Txapeldun Memoriala hartu du Altzak

Ehunka lagun bildu ziren minbizia duten haurrekin elkartasuna agertzeko

2016(e)ko ekainaren 6a, astelehena - 06:10etan eguneratua

Markel Txapeldun Memorialean parte hartu zuten korrikalarien irteera.

Markel Txapeldun Memorialean parte hartu zuten korrikalarien irteera. (E. Veintemillas)

Galería Noticia

Markel Txapeldun Memorialean parte hartu zuten korrikalarien irteera.

donostia- Markel Txapeldun I. Memoriala antolatu zuten atzo Donostian, Altza auzoan, haur minbiziaren inguruan elkartasuna eta kontzientziazioa bultzatzeko helburuarekin. Lasterketa ez ezik, jai egun borobila prestatu zuten eta minbiziak jota hil zen Markel Jiménez Paredes auzotar gaztea ere omendu zuten lagunek eta auzotarrek. Memorialaren harira sortutako kamiseta laranjek auzoa bete zuten goiz-goizetik.

Ekitaldiak 11.00etan hasi ziren Casares kultur etxearen ondoan eta bertan musika, buruhandiak, puzgarriak, zumba erakustaldia, haur jolasak eta ziba lehiaketa izan ziren bazkalordura arte, giro ezinhobean.

Arratsaldean heldu zen lasterketen ordua. Lehenengo gaztetxoak izan ziren ibilbideari ekin ziotenak, txandaka adinaren arabera (gaztetxoenek 50 metro egin zituzten eta hamalau edo hamabost urtekoek, berriz, 1.200 metro korritu zituzten). Ondoren, 17.15ean abiatu zen Yo corro por Markelherri krosa, Trintxerpe kirol elkarteak antolatuta. 6,7 kilometroko ibilbidea osatu zuten ehunka korrikalarik, gehienek kamiseta laranjak soinean zituztela.

Krosaren amaieran heldu zen eguneko une hunkigarriena, omenaldia egin baitzioten Markelen eskola kideek haren gurasoen aurrean.

Atzoko jai egunarekin eta lasterketarekin lortutako dirua Aspanogi elkartearentzat izan zen, Gipuzkoan minbizia duten haurren gurasoen elkartearentzat hain zuzen ere. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902