Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hegoa eta iparra elkarlanean eskuz esku

Mugaz bi aldeetako milaka euskaltzale bildu ziren Hendaian eta aurreikuspenak gainditu zituzten

2016(e)ko ekainaren 6a, astelehena - 06:10etan eguneratua

hendaia- Lurdes Imaz eta Agnès Izagirre EHIGE eta Ikas-Biko koordinatzaileek irria ezpainetan zuten bart Hendaian atzo egun osoan Euskal Eskola Publikoak ospatu zuen jaiak arrakasta handia izan baitzuen. Izan ere, milaka euskaltzalek bat egin zuten mugaz bi aldeetako sare elebidun publikoarekin eta aurreikuspenak gainditu zirela azpimarratu zuen Imazek. Lanean aurrera segitzeko indarrak hartu zituztela gaineratu zuen Izagirrek, bere aldetik.

Urruñarrak argi du euskararen alde aritu behar dela eskuz esku, Hegoaldeko lagunekin batera eta baita ere Iparraldeko sare pribatuarekin, eskola katoliko elebidun eta Seaskaren ikastolekin. Agnès Izagirreren seme alabak Iparraldeko eskola publiko elebiduneko ikasleak dira, semea Urruñako eskolan eta alaba Donibane Lohizuneko Chantaco institutuan. Urruñako eskolak 240 ikasle biltzen ditu eta horietatik %80 sare elebidunean ari dira.

Lurralde desberdinetan bizi arren denona den Euskal Eskola Publikoari lehentasuna ematen diote Lurdes Imaz eta Agnès Izagirrek. Horregatik, oso begi onez ikusi zuten Nafarroako Gobernuak lehen aldiz parte hartzea haiek antolatutako jaian. Oso pozgarria iduritzen zaie gainera Uxue Barkosek zuzentzen duen gobernuak euskarazko irakaskun-tza publikoa hedatzeko aukera ematea Foru Erkidego osoan.

Atzo Hendaian ospatu zen jaia apostu handia izan zen Imaz eta Izagirrerentzat. Helburuak beterik etxeratu ziren biak urte osoan elkarlanean jarraitzeko asmoarekin. Atzo, Gasteizko Zabalgana auzoko euskal eskola publikoaren ordezkariei eman zien lekukoa Agnès Izagirrek. Izan ere, datorren urtean Arabako hiriburuan ospatuko da EHIGEren jaia eta orduan ere eskua ematen segituko dute herrialdeko guztietako euskaltzaleek. - F.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902