Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
24tik 26ra, Bizkaia Aretoan

Urbeltz, Maya eta Iruretagoyena izango dira Aiko Taldearen EHUko udako ikastaroan

EP - 2016(e)ko ekainaren 6a, astelehena - 10:43etan eguneratua

Galería Noticia

Aiko Taldeak dantzaren izen ospetsuak bilduko ditu Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) bere udako ikastaroan, besteak beste, Juanan Urbeltz, Jon Maya, Claude Iruretagoyena, Mercedes Prieto edota Jesus Terán.

BILBO. "Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen" izeneko ikastaroa ekainaren 24tik 26ra izango da, Bizkaia Aretoan, Bilbon.

Ikastaro gehienbat praktikoa izango da, eta oso publiko anitzari dago zuzenduta, hala nola dantzako profesionalei edo dantza tradizionalaren ikuspegi garaikidean interesa duen edozein pertsonari. Matrikula EHUko Udako Ikastaroen webgunean egin daiteke dagoeneko:https://www.uik.eus/eu/tradegin-tradiziozko-dantza-garaikide a-egin-2016
Antolakuntzak jakinarazi duenez, iaz egindako lehenengo edizioan, "Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin" udako ikastaroa Areatzan egin zen, eta 80 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte. 

Bizkaian egindako EHUko Udako Ikastaroen artean matrikulazio gehien jaso zuen ikastaroa izan zen, eta 2015ean euskal unibertsitateak udan eskaintzen duen prestakuntza eskaintza osoan partaidetza handiena izan zuen bost ikastaroetako bat bilakatu zen.

Oraingoan, "Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen" ikastaroa oso publiko anitzari dago zuzenduta, dantzako profesionaletatik dantza zale guztietara, dantza tradizionalaren ikuspegi garaikidean interesa duen eta AIKO Taldearen dantza eta lan egiteko filosofia gertutik ezagutu eta gozatu nahi duen edozein pertsonatik igaroz.

Horrela, kultur eta pedagogia alorreko ekintza honetan Aiko Taldeko hainbat kidek hartuko dute parte ekaineko azken asteburuan, besteak beste, Patxi Laborda, Josu Garate eta Sabin Bikandi dantza maisuak;Juan Antonio Urbeltz folklorezale eta antropologoa;Jon Maya Kukai Dantza Konpainiaren zuzendaria eta euskal dantza garaikidearen adierazle garrantzitsuenetakoa;eta Claude Iruretagoyena, koreografo ospetsua eta Biarritzeko Maritzuli konpainiaren zuzendaria.

BESTE ADIERAZPENAK

Aiko Taldearn udako ikastaroak dantzaren beste adierazpen batzuei ere begiratuko die, adibidez, dantzari afroamerikarrek New Yorkeko Savoy Ballroom aretoan sortu zuten eta gaur egun oso modan dagoen lindy hop izenekoari, adibidez. Jesus Terán dantzari eta irakasleak estilo horri buruzko ikastaro magistral bat eskainiko du. Horrez gain, valsas mandadas Portugaleko iparraldeko dantza tradizionalak ikasteko aukera izango da Mercedes Prieto irakasle eta dantzariarekin.

Egitarauak hainbat estilo jasoko ditu, hala nola jota, porru dantza, mazurka, baltsa edota Biarritzeko ezpatadantza eta sokadantza. Aurten, gainera, jarduera berezia jasoko du: Aiko Taldeko musikariek eta dantza irakasleek Bilboko Udal Musika Bandarekin batera eskainiko duten "BANDtzaldia" ikuskizuna, ekainaren 24an, 19.30ean Plaza Barrian. Animatzen diren pertsona guztiek parte hartu ahalko dute eszenatoki gainean 50 musikari baino gehiagobilduko dituen erromeria handian.

"Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. 2016 Tradizioan sortzen", EHUren Udako Ikastaroen 35. edizioko Kultura, Musika eta Bertsolaritza Unibertsitatean zikloaren barruan dago. Matrikularen prezioa 40 eurokoa da, eta webgune honetan egin daiteke dagoeneko: https://www.uik.eus/eu/tradegin-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-201 6


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902