Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
San Frantziskon (AEB)

Bioteknologiako zazpi euskal enpresa BIO International Convention azokan izango dira

Bioteknologiaren industriako nazioarteko topaketa garrantzitsuena da

EP - 2016(e)ko ekainaren 6a, astelehena - 10:18etan eguneratua

Bioteknologia sektoreko zazpi euskal enpresak BIO International Convention 2016 ekitaldian parte hartuko dute aste honetan, astelehenetik ostegunera bitartean.

BILBO. Bioteknologiaren industriako nazioarteko topaketa garrantzitsuena da, eta San Frantziskon egingo da, Kalifornian (AEB). Euskal enpresek SPRIk antolatutako ordezkaritzaren eta erakusmahaiaren barruan parte hartuko dute.

SPRIk jakinarazi duenez, BIO International Convention 2016 azokak 1.700dik gora erakusle elkartuko ditu, besteak beste, bioteknologiako konpainia liderrak, munduko enpresa farmazeutiko garrantzitsuenak eta 300dik gora erakunde, esaterako, instituzio akademikoak, ikerketa zentroak eta gobernu agentziak.

Aurreko edizioetan bezala, euskal ordezkaritza ICEXek antolatutako pabiloian kokatuko da, eta pabiloiak hiru eremu izango ditu: horietako bik Euskadiko (Biobasque) eta Kataluniako (Biocat) bioeskualdeak ordezkatuko dituzte, eta hirugarrenean (SpainBio) beste zonalde batzuetako enpresak egongo dira, bai eta estatu mailako erakundeak ere.

Ekitaldi honetan parte hartuko duten euskal enpresak dira Artinvet, BBD Biophenix - Biobide, Geroa Diagnostics, Histocell, Innoprot, Oncomatryx eta Stemtek. SPRI taldearen ordezkaritzaren barruan egongo dira Enterprise Europe Network (EEN) sarea eta Araba, Bizkai nahiz Gipuzkoako BIC haztegiak.

EEN Europako ETEei laguntzeko tresna garrantzitsuenetako batek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta horietako baten barruan dago SPRI, Basque ENN Partzuergoaren barruan, hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako merkataritza ganberak, Innobasque eta Beaz.

Bestalde, BiC zentroak -lehen EBZ (Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) deitzen zirenak- ekintzaileei eta enpresei laguntzeko zerbitzuak dira, eta helburutzat daukate enpresa ekimen berritzaileak edota oinarri teknologikodunak sustatzea, garatu daitezen.

EUSKAL BIOTEKNOLOGIA

Euskadin 70 konpainiak baino gehiagok lan egiten dute  bioteknologia sektorean eta ikerketan jarduten duten 20 bat erakunde daude, hala nola unibertsitateak, ikerketa zentroak, teknologia zentroak eta ospitaleak. Sektore horrek, euskal ekonomiaren barruan gero eta garrantzi handiagoa duenak, 2.000 langile baino gehiago eta 304 milioi euro inguruko fakturazioa du urtean. Eusko Jaurlaritzak "lehentasunezko esparru gisa" identifikatu du RIS3-espezializazio adimenduneko estrategiaren barruan.

Bioteknologiako 30 enpresa inguruk osatzen dute Basque Biocluster erakundea. Erakunde hori 2010eko urrian sortu zen, eta bere helburuak dira, batetik, administrazio publikoekin eta biozientzien esparruko beste erakunde batzuekin batera enpresa bazkideen interesak koordinatzea eta defendatzea eta, bestetik, garatzen, hazten eta nazioartekotzen laguntzea bazkideei eta EAEko biozientzien sektoreari.

BIO International Convention topaketaren egitarau zabalak hainbat ekintza barne hartzen ditu, hala nola networking saioak, enpresen aurkezpenak, erakusketa gunea -munduko handiena sektore honetan espezializatutako ekitaldien artean- eta hainbat hitzaldi bioteknologia arloko joerei eta berrikuntza teknologiko guztiei buruz.

Topaketaren arrakastaren gakoetako bat da parte hartzaileek aukera paregabea dutela 'partnering' delako sistema erabiltzeko, izan ere euskal enpresek 150 bilera baino gehiago egingo dituzte bioteknologiaren munduko eragile nagusiekin kolaborazioak bilatzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902