Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Mesa de Redacción

Gizalegea

Por Jurdan Arretxe - 2016(e)ko ekainaren 6a, astelehena - 06:10etan eguneratua

legeak dio autobusek ezin dutela bidaiaririk onartu geralekuetatik kanpo. Donostiako 45a Antiguako azken parada utzi eta tuneleruntz, Renfe geltokira doa. Ostiraletan hiria uzten duten ikasle horietako bat ageri da geldilekurantz korrika. Hogei edo hogeita hamar metrotara duen autobus hori hartu nahi du. Ateak itxi eta martxan jartzen da. Neskak bere ibilera geldotzen du, zalan-tzati. Bero gehiegi alferrik korrika egiteko. Autobusak semaforo gorria topatzen du abiatu eta metro bakarrera. Maletatzarra arrastaka daraman neskak martxa bizkortzen du berriz. Semaforo gorriak aukera jarri dio mahai gainean. Semaforo gorriek askotarako balio dute. Musua emateko, irainak botatzeko, atzeko eserlekuetako anai-arreben arteko sesioak, bozina erasoak, bikote eztabaida osteko isiltasun amaigabeak. Korrika hasi da neska. Agian bai. Ala agian ez, egoera ez baita berdin ikusten autobus barrutik, zutik barra bati helduta -“txofer hau bi minutu berandutzen bada, ez dut Iruñarako busa hartuko!”-, eta kanpotik -“gidaria banintz, igotzen utziko nioke!-”. Markesinari iskin egin eta autobus burura. Semaforo parean baina erraian dagoen autobusaren atearen parera. Txoferrak irekiko dion ate horren parera. Gauza bat legea baita eta bestea, gizalegea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902