Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cadizetik Aizarnara etorritako irakaslearen oparia

placido navas irakasle cadiztarraren familiak 120 dokumentu eta argazki eman dizkio zestoako udalari

Ane Rotetaren erreportajea - Domingo, 5 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Placido Navas irakaslearen artxibotik ateratako irudi batzuk. Argazkiak: N.G.

Placido Navas irakaslearen artxibotik ateratako irudi batzuk. Argazkiak: N.G.

Galería Noticia

Placido Navas irakaslearen artxibotik ateratako irudi batzuk. Argazkiak: N.G.

Euskararik jakin gabe Aizarna bezalako auzo txiki batera iritsi eta bertan irakasle izatea ez zen batere lan erraza izango 1934 urtean. Baina, Placido Navasek hori baino askoz gehiago egin zuen. Euskara ezagutu gabe iritsi zen Zestoako Aizarna auzora 1934ean Magisteritza ikasketak Cadizen amaitu eta oposaketak egin ostean, Aizarnan lanpostu bat lortu zuelako. Eta benetan arrotza zi-tzaion hizkuntza bat “miresten eta maitatzen” ikasi zuen auzo zestoarrean egon zen lau urte horietan, 1938an Cadizera itzuli zen arte. Horren adierazgarri dira denboraldi horretan Navasek bildu zituen dokumentu eta argazkiak, eta maiatzaren amaieran Navasen familiak Zestoako Udalari dohaintzan eman zizkion 120 agiri horiek ikerlarientzat eta zestoarrentzat interesgarria izan litezkeela pentsatuta. 1997 urtean hasi zen Antonio Garcia, Navasen biloba, artxiboan lanean eta harrezkeroztik hainbat eta hainbat ordutan ibili da bere aitonaren agiriak antolatzen eta sailkatzen. “Ni medikua naiz, eta nire amonak dokumentu horiek eman zizkidanean hobbie gisa artxibo lanetan hasi nintzen. Dokumentuei esker garai hartako trantsizioa ikusi ahal izan dut eta Aizarnako bizitza eta egunerokora hurbildu ahal izan dut herriko jaien, prozesioen, jaunar-tzeen, baserrien eta beste hainbat kontuen argazkiak ikusiz”, azaltzen du Navasen ilobak. Gainera, bere aitonaren istorioa dela eta, bi aldiz izan da Aizarnan. Azken honetan bere ama ere, Navasen alaba, bertan izan da. “Nire aitonak beti zuen Aizarna ahoan, eta nire amak etor-tzeko gogo handia zuen. Aurreko astean Aizarnara iritsi ginenean asko hunkitu zen”, gogoratzen du. Izan ere, “bere bizitzako garairik onenak bizi izan zituen Aizarnan”.

Kuriosoa eta sentibera

Antoniok ez zuen bere aitona ezagutu, baina “kuriosoa eta sentibera” bezala definituko luke, denbora laburra igaro bazuen ere, euskara ikasi baitzuen bere kuriositateak lagunduta. Eta ingurukoek asko miresten zuten Navas. 1966 urtean hil zen eta Placidoren emazteari doluminak emateko ere deitu zioten Zestoatik.

Orain, Zestoako Udaleko Artxibo Historikoak ditu dokumentu guzti horiek, eta nolabait, Aizarnak lau urte horietan eman zion guztia itzuli dio Placido Navasek herriari. Opari ezinhobea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902