Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko I. Sorkuntza bekak baditu onuradunak

Udalak 6.000 euro emango ditu aukeratutako 5 proiektuak garatzen laguntzeko

Jabi Leon - Domingo, 5 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Sorkuntza bekaren onuradunak, Azpeitiko udaletxeko ganbaran egindako agerraldian.

Sorkuntza bekaren onuradunak, Azpeitiko udaletxeko ganbaran egindako agerraldian.

Galería Noticia

Sorkuntza bekaren onuradunak, Azpeitiko udaletxeko ganbaran egindako agerraldian.

azpeitia- Azpeitiko Udalak lehen aldiz kaleratutako Sorkuntza bekaren bidez diruz lagunduko dituen proiektuak aukeratu ditu jada.

Guztira hamar proiektu aurkeztu dira Udalak egindako deialdira eta denak aztertu ondoren epaimahaiak horietako bost laguntzea erabaki du. Horretarako 6.000 euroko partida bideratuko du.

Ainara Larrañaga zinegotziak gogorarazi duenez, beka hau kultur sorkuntzaren bueltan, azken urteotan Kultur Mahairekin egindako lanketaren ondorioa da, “baina sorkun-tza eta sortzaile berriak bultzatzeko konpromisoa beka honetatik haragoko kontua da guretzat”. Bide horretan, gogora ekarri du, Soreasu antzokian sorkuntza gunea egiteko prozesua abian dela, eta “horretan gabiltza buru belarri herriko talde eta norbanakoekin”.

Bekari dagokionez, guztira 10 proiektu aurkeztu dira, horietatik 8 azpeitiarrenak: “disziplina askotariko eta maila altuko proiektuak jaso ditugu eta epaimahaiak ez du lan erraza izan erabakia hartzerakoan”, nabarmendu du Larrañagak.

Azkenean, 5 proiektu laguntzea erabaki du epaimahaiak, besteak beste, “proiektuaren interesa, kalitatea, originaltasuna, kultur disziplinen nahasketa, Azpeitiko kulturari egin dakioken ekarpena eta genero ikuspegia kontuan izanda”.

Horrela bada, Udalak 1.000 euroko laguntza emango dio Iban Bergarari, Euskal Mitologiako Txotxongiloak egiten jarraitu ahal izateko. Era berean, Egoitz Arrutik beste bi lagunekin batera aurkeztutako proiektuak 1.500 euroko laguntza jasoko du.

Hauek musika, irudia eta hitzak nahastuko dituzte euren proiektuaren bidez. Bestalde, Udalak 1.000 euroko laguntza emango die Errime musika taldeko kideei beren lehen maketa grabatzeko. Diru kopuru berdina Erraiak proiekturako bideratuko da.

Honen bultzatzaileek CD bat osatuko dute, kantu bakoitzari poesi testu bat gaineratuz eta horri lotuta irudi bat osatuz. Azkenik, Erik Aznalek aurkeztutako proiektuak 1.500 euroko laguntza jasoko du. Horren bidez, “festa eredua eta horietan egiten den espazio publikoaren erabilerari buruz hausnartzeko dokumentala” garatuko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902