Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Adinekoentzako denda lagunkoiak nahi dituzte

Lehiberrin establezimenduei adinekoen beharrei erantzuten laguntzeko ikastaroa emango dute

Domingo, 5 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Tolosa-Saltoki ertain nahiz txikiei zuzenduta, Eusko Jaurlaritzak Establezimendu lagunkoiak deituriko ekimena jarri du martxan, eta Tolosaldeko edozein saltokik har dezake parte. Egitasmo honekin adinarekiko lagunkoiak diren establezimenduak sustatu nahi dituzte Tolosaldean, adinekoen beharrak aintzat hartuta.

Programa honen bitartez, aholku bidezko hezkuntza jasoko dute merkatariek, eta kostu txikiko edo kosturik gabeko hobekuntzak eginda, enpresei bezero adinekoagoak erakartzen lagunduko diete. Horretarako, autoebaluazioa egingo dute eta hobetzeko eremuak identifikatuko dituzte. Bestalde, parte-har-tzaileei Establezimendu laguna zigilua emango zaie, beraien konpromisoaren berri emateko. Era berean, ekimen lagunkoien sarean sartuko dira eta Leku Lagunkoien Mapan eta Establezimendu Lagunen Gidan agertuko dira ere.

Ikastaroa ekainaren 21ean izango da 14.30etik 15.30era Lehiberri zentroan, Apattarrekako poligonoan. Informazio gehiago 943 654 501 telefonoan edo arriola@tolosaldea.eus helbidean. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902