Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Iker Irribarria txapeldun!

Txomin Garmendia - Domingo, 5 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Txomin

Galería Noticia

Txomin

Nere idazlan au argitaratzerako ederki jorratua izango da gai au, ixillik ezin naiz egon ordea;ain pelota-zalea naizelarik.

Txapelketa geienak izaten dira oiartzun aundikoak, baiña pelotako onek badula grazi aparta esan bear. “Gorputz da animaą bezela dira euskalduna taą pelota”, kantatu zun Basarri aztu-eziñak, eta etzuan asko utsegin. Gaur, baserririk urrutienera ere futbola sartua dago;baiña gure gazte-denboran eta batez ere erri txikietaąn, prontoi ederrik ez bazan, konsejupean edo elizaren zimitorioan pelotan jolastu edo jokatuko gendun. Txanda edo lekua libre izatea zan ditxa. Gaur erri txikirik ez dago, danak aundi;da telebistari ere eskerrak eman bearrean aurkitzen gerala esan bear.

Amasei pelotaritatik lau sailkatu ziran azken aurreko bi partidu jokatzeko, etamaiatzaren 14’an Bilbaon jokatu ziran Urrutikoetxea (txapelduna) eta Altuna III’na, eta txapeldunak irabazi zun 22 eta 6. Nolako partidua izan zan emaitzak esaten digu.

Bigarren partidua Eibarren jokatu zan maiatzaren 15’an, eta Irribarria nagusitu zan Bengoetxea VI’nari 22 eta 10 partidua irabazita. Leitzarrak erakutsi zun pelotaria zala, Irribarria ezkerra dalarik saiatu zan txokotik sakatzen da abar, baiña aramatarraren zartakoak etzuten berdiñik. Urrutikoetxea txangua ez degun arren, aurtengo txapela Irribarriak jantziko dula ziartu zegon jendea pranko bazan. Ainbeste erotu gindun emeretzi urte besterik ez ditun mutiko onek!

Etorri zan maiatzaren 29 ere, orain esaten dan bezela “Finala” jokatutzeko eguna;Bilbaon ain zuzen, eta sailkatuta zauden bezela Mikel Urrutikoetxea eta Iker Irribarriaren artean.

Aurrez nion bezela, oiartzun aundikoak izan oi dira azken partidu oiek;baiña oraingo onek ainbatekorik izan dunik izan ote da sekula? Bi pelotariren urteak batuta, orren bikote gazterik ere etzan jokatuko orain arte. Irribarriak 19 urte dauzka ta Urrutikoetxeak 27.

Iritsi zan maiatzaren 29’a, zenbat milla ote giñan prontoi eta telebista, partidu ori ikusten egon giñanak? Geienak uste gendun bezela, partidu ikaragarria jokatu zuten;beste uste batzuk ere, etziran ustel gertatu, 22 eta 13 irabazi bai zun Iker Irribarriak partidua. Aramatar onen kondaira letra berezitan idatzita geldituko da: ezagutu dan txapeldunik gaztena Irribarria da, 14 illabete propesional sartu zala;da ez ditu nolanaiko izenak menderatu: Arretxe II, Jaunarena, Olaizola II, Bengoetxea VI eta Urrutikoetxea (txapelduna). Gipuzkoako erririk txikienetako bat degu Arama 217 biztanlekin baiña..?


Izar eder bat nabarmendu zan

pelotarien munduan,

txapeldun izango zala ere

askok pentsatzen genduan,

Irribarria zuk jantzi dezu

itxaro gendun moduan,

emeretzi urtekin orrelakorik

ez da oraindañokuan.

Pelotarako doaiak ditu

jaiotzatik ekarriak,

ezkertiarra berez da eta

lausorik gabe begiak,

indar daukate aren zankoak,

besoak eta gerriak,

esku pelotan berdiñik ez du

gaur Iker Irribarriak.

Zaratamo ta Aramarako

zorion eta omenak,

pelota zuten beren maitea

eta orra ondorenak,

bakarrik ez naiz, asko dirade,

auxe esaten dutenak:

baso txikian sortu leizkela

perretxikorik onenak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902