Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ormaiztegin kultura izango da protagonista ekainean

Gaur Betiko Market azoka egingo dute artisten mundu eta negozio txiki zein ekintzaileak sustatzeko helburu duen azoka

Domingo, 5 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

ormaiztegi- Kulturari bultzada eman eta jendartean sustatzeko Ormaiztegin ekainean kultura izango dute hizpide. Horregatik hilabete osoan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte gai horren inguruan. Gaur, adibidez, Betiko Market egingo dute, artisten mundu eta negozio txiki zein ekintzaileak sustatzeko elkartzeko helburu duen azoka. Eliza atarian izango da honako ordutegian: 11.30-14.30 eta arratsaldez 17.00-20.00.

Euskadi Lagunkoia programaren barnean asteazkenean 17.00etan Medikazioa eta Automedikazioa hi-tzaldi-tailerra egingo dute Kultur Etxeko Aretoan.

Musikak ere izango du bere tartea hilabete honetan. Ostegunean, bestalde, Azkaiter Pelox taldearen kon-tzertua egongo da Ormaiztegiko eliza aurrean. Datorren larunbatean, berriz, kirola izango dute abiapuntua. Ormaiztegi-Biasteri (Arabar Errioxa) ibilbidea duen Zikloturista Martxa antolatu dute. 140 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek eta probaren irteera goizeko 7.00tan izango da. Ormaiztegiko Txirrinduen Lagunak antolatutako ekintza da, eta informazio gehiago eskuratu nahi duen ednork 615 728 800 (Angel) telefono zenbakira dei dezake eta bertan emango dizkiete beharrezko azalpenak.

Egun berean, larunbatean, baina 12.00etan hasi eta 18.00ak arte Botucatu-Ormaiztegi Kulturarteko festa egingo dute herrian. Txurrasko Brasildarrerako tiketak aurrez erosteko aukera dago herriko tabernetan: Murua, Zipotz, Txistu, Arana, Pagosa (Idoia) eta Arantxa tabernetan erosi ahalko dira. Tikeak eskura-tzeko azken eguna asteartean, hilak 7, izango da. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902