Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Donostia

Gaztañaga irabazle Gipuzkoako XV. Sagardo Lehiaketan

Altzuetak eta Aburuzak egin zuten bigarren eta hirugarren Donostiako finalean

Domingo, 5 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Argazkia

Galería Noticia

Argazkia

donostia- Gaztañaga Sagardotegia gailendu zen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketaren 15. edizioaren finalean. Aurten 18 udalerritako 39 sagardotegik eman zuten izena sariketan, inoizko parte-hartzerik handiena, eta atzo Donostiako Gastronomiazko Euskal Anaiartean ospatu zen finalean sei sagardotegi aritu ziren: Aburuza, Akarregi, Alorrenea, Altzueta, Gaztañaga eta Izeta.

Aldundiko Fraisoroko dastagunean ikasi eta diplomadun diren dastatzaileek osatutako epaimahaiak aukeratu zuen irabazlea. 74 puntu eman zizkioten Gaztañagari eta horiekin 3.000 euroko saria eta txapela lortu zituen. Altzuetak 70 lortu zituen (1.500 euro) eta Aburuzak, 65 (1.000 euro). Hirurek, gainera, eskala ezberdinetara egina dagoen Donostiako Bidarte baserriko Garralea edo karreto barrika ezagunaren erreplika bat eskuratu zuten.

Lehiaketak bi helburu nagusi dituela nabarmendu zuen atzo Aldundiak: ekoizpen prozesuan sagardogileak egin duen lanaren balioa nabarmentzea eta botilaratutako sagardoaren kalitatea sari-tzea, bai ikuspegi organoleptikotik bai analitikotik aztertuta.

Lehiaketako parte-hartzaileen sagardotegietako kupeletatik edo barriketatik hartu ziren laginak eta horiek Fraisoroko laborategian aztertu zituzten. Aurtengo sagardoetan 15 parametro neurtu dira, baina analitika fasean lau bakarrik hartu dira kontuan: azidotasun lurrunkorra, azukrerik gabeko guztirako estraktu lehorra, metanola eta glukosa-fruktosa. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Información relacionada

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902