Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Gizarte-laguntzak, geuretzat!

Bingen. Zupiria - Domingo, 5 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Susmoa daukat, gure artean ere, gero eta jende gehiagok bat egiten duela goiko esaldiarekin, eta ez zait gustatzen. Nor sar-tzen da “gu” horren barruan? Nor da hemengo eta nor kanpoko? Noiz uzten dio etorkinak, datorren tokitik datorrela, kanpotar izateari? Uste dut eztabaida ez dela garbia, aitortu gabeko interes politikoek bultzatzen dutela eta ahulenen kontura dagoela planteatua. Aburto Bilboko alkateak ETBn esan berri duen bezala, RGIa kritika-tzen dugunok ez dugu gizarte-laguntzarik erabiltzen, eta laguntza behar duenari, aldiz, ez zaio kritika egitea bururatzen. Baina, edozein kasutan, kontu hau itxura txarra hartzen ari da. Aste honetan, PPk eta egunkari batek zabaldu dute Bilboko Ollerias auzoan konbiben-tzia-arazoak piztu dituen Pitxien taldeak hiru mila euro jasotzen dituela hilero diru-laguntzetan. Ez digute esan dirutza hori zenbaten artean banatzen den;ezta ere ze klasetako laguntzak diren. Aitortu ez arren, sinetsarazi nahi digute eskubiderik gabeko laguntzak direla. Eta niri kosta egiten zait sinestea ez dagokien zerbait oparitzen diela, besterik gabe, administrazioak. Baina kontu honek beste galdera bat ere piztu dit: noren esku gaude? Nork eta nola daki zenbateko diru-lagun-tzak jasotzen dituen hartzaile batek? Er-tzaintzak? Udaltzaingoak? Gizarte-babesean lan egiten duten teknikariek? Nola da posible informazio hori daukan langile publiko batek inoren eskutan uztea eta modu gaiztoan erabiltzea? Kontuz! Eztabaida dezagun segurtasunaz etabaldintzez, baina inoren eskubiderik urratu gabe!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902