Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Baserri Eguna ospatuko dute igandean Igartubeitin

Zela baserria bisitatuko dute, tailerrak egongo dira eta bazkari begetarianoa egingo dute

Sábado, 4 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

ezkio-itsaso- Bihar, Baserri Egunaren zortzigarren edizioa ospatuko dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Aurtengo ekitaldia jasangarritasunari buruz izango da. Baserriak, gizakiaren eta naturaren arteko harreman orekatua bermatuz, jasangarritasunaren sustapenean duen garrantzia azpimarratuko dute. Gainera, energia eta elikagai buruaskitasuna eta bertako produktuen kontsumoa bultzatuko dituzte.

Baserri Eguna 10.30ean hasiko da. Ordu horretan, Ezkio-Itsasoko Zela baserriaren historiari eta zaharberritzeari buruzko hitzaldia emango dute. Ondoren, baserria bisitatuko dute, bere zaharberritzea gidatu duen Ibon Telleria arkitektoaren eskutik. Zela modu jasangarrian berritu dute. Solasaldia Igartubeitin izango da eta baserrira joateko autobusa egongo da.

12.30ean Agurtzane Tejadak xaboiak egiten irakatsiko du. Ordu berean, haurrek teilak egiten ikasiko dute. Ondoren, 14.30ean, bazkari begetarianoa egingo dute Bertatik Bertara produktuekin. Helduen menuak 5 euro balio du eta haurrenak 3.

Musika Bukatzeko, 16.00etan Josu Bergara kantautoreak kontzertua emango du. Musikari bizkaitarrak Mikel Nuñez piano-jolearekin eta Nerea Alberdi biolin-jolearekin joko du. Kanta txikien indarra diskoa aurkeztuko du. Disko hau iaz grabatu zuen, zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian.

Baserri Eguneko ekitaldietan parte hartu nahi dutenek igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi behar dute edo 943 722 978 telefono zenbakira deitu. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902