Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

I. Arizkorreta futbol txapelketa gaur Idiazabalen

2003. urtean jaiotako infantil txikien kategoriako jokalariak izango dira protagonista nagusiak

Sábado, 4 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

idiazabal- Gaur Idiazabalgo Arizkorreta Futbol Zelaiak txapelketa berri bat hartuko du. Izan ere, lehenengoz antolatu dute futbol jaialdi hau herrian. Futbol zelaiaren izen bera du jaialdiak eta protagonistak infantil txikien kategoriako umeak izango dira, hain zuzen ere, 2003. urtean jaio ziren haurrak. Jaialdi honetarako aukeratu duten modalitatea futbol zazpi da. Inguruko herrietan izan ohi da ohitura horrelako jaialdiak antolatzeko, baina Idiazabalen orain arte inoiz ez dute horrelakorik antolatu.

Torneoak egun guztia iraungo du. Goizean, ohiko legez, sailkapen fasea jokatuko dute eta arratsaldean liga jokatuko dute lehenengo lau taldeen artean, eta azkeneko lauren artean, berriz, fase kopa. Helburua ondo pasa-tzea da, futbolean jokatuz disfrutatzea. Horregatik kopa talde guztiek jasoko dute eta domina, bestalde, lehenengo eta bigarren postuan sailkatzen diren jokalari guztiek. Eguerdian bazkaria futbol zelaian jarritako karpa erraldoiean eskainiko dute bai jokalari eta laguntzaileentzat.

gonbidatuakHorrelako jaialdi bat antolatuta hainbat talde gonbidatu nahi izan ditu antolakun-tzak. Horregatik Arizkorretako zelaian arituko dira Reala, Sanse donostiarrak, Itaroa Huarte Nafarrak, Luzerna Samaniegokoak, Ermua, Beasain eta Lazkaoko taldeak. Noski, Idiazabalgo taldea ere horien artean izango da eta beraz, guztira, zortzi talde arituko dira futbolean. Gutxi gorabehera Arizkorretan 130 gaztetxo inguru elkartuko direla aurreikusten dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902