Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haur Danborradako sukaldari jantziak arrakastatsuak izan dira

Aurten 22 konpainiek jarri zituzten jantzi berriak eta datozen urteotan beste zazpik ere hala egin nahi dute

Sábado, 4 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

donostia- Haur Danborradako sukaldari jantziak arrakastatsuak izan dira. Desfilearen ondoren konpainien artean egindako inkesta baten emaitzek hala diote, galdetutakoen %75ek danborrada aberastu dutela uste baitute.

Aurten lehenengo aldiz 22 konpainiek desfilatu zuten sukaldari txikiekin, hau da, konpainien %52. Horien artean, guztiek eran-tzun dute jantzi txuriak aberasgarriak izan direla. Hala egin ez zutenen artean ere, askok hori uste dute. Gainera, momentuz sukaldaririk ez dutenen artean %35, hau da, zazpi konpainia, prest daude datozen urteotan sukaldari txikiak izateko.

Alfonso Gurpegui Festetako zinegotziak atzo gogoratu zuen borondatezkoa izan zela pasa den urtarrilean jantzi txuriak erabiltzea. Eskatutako baldintza bakarra gutxienez horrelako bi ilara eduki-tzea zen. Gainera, lehen urtea zenez, arropak eta upeltxoak erosteko ahalegina egitera adoretu zituen Donostia Festak erakundeak ikastetxeak eta horretarako diru laguntza berezi bat eman zien.

Prntzipioz, laguntza horiek ez dira errepikatuko eta “gastu guztiak haien lepotik ordaindu beharko dituzte datozen urteotan sukaldari jantzia haien konpainietan sartzea erabakitzen dutenek”, esan zuen. Dena den, aurtengo partida osoa ez zutela agortu eta sobratu zen dirua datorren urtean erabaki hori hartu dezaketen zazpi konpainien artean banatzea aztertuko dute.

Bestalde, danborraden banderetarako gorbatak aldatzen amaitu dute (inprentan akatsa izan zen eta euskerazko bertsioan Damborrada jarri zuten). Horrela, datorren astean, Haur Danborradako konpainien arduradunekin izan beharreko bileraren baitan, ikastetxeok jasoko dute gorbata berria zuzenduta. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902