Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astelehenean hasiko da antzerki eta dantza jaialdia

Lasarte-Oriako Kukuka taldeen emanaldiak egongo dira ekainaren 19ra arte

Aitziber Muga - Sábado, 4 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Kukuka taldeko irakasle eta ikasle batzuk eta Udalaren ordezkariak, aurkezpenean.

Kukuka taldeko irakasle eta ikasle batzuk eta Udalaren ordezkariak, aurkezpenean.

Galería Noticia

Kukuka taldeko irakasle eta ikasle batzuk eta Udalaren ordezkariak, aurkezpenean.

Lasarte-Oria- Datorren astelehenean Lasarte-Oriako 14. Antzerki eta Dantza Hamabostaldia hasiko da. Bertan Kukuka eskolako 57 taldek ikasturte guztian ikasitakoa taularatuko dute. Guztira, 500 bat ikaslek parte hartuko dute jaialdi honetan.

Aurten zenbait berrikuntza ekarriko ditu zita honek. Horrela, hamabostaldiari hasiera emateko astelehenean kalejira egin beharrean Okendon aurkezpen festa bat egingo dute, txokolatada erraldoi batekin eta guzti.

Gainera, urteak dira Kukukaren festa aste batetik bi astetara pasa zela eta horregatik edizio honetan, hamabostaldi hitza gehitu diote jaialdiari.

Beste nobedade bat Dantzaz Blai Eguna bi egunetan ospatuko dela da. Honela, ekainaren 18an 20.00etan kultur etxean dantza garaikidea ikusteko aukera egongo da. Egun bat beranduago, igandean alegia, 12.30ean Euskal Dantza erakustaldia egongo da eta 19.00etan Euskal Dantza Sorkuntza taldetakoek eskainiko dute emanaldia. Biak kultur etxean izango dira, ere.

Honela, ekainaren 6tik 19ra ia egunero egongo da erakustaldiren bat. Goizean herriko eskoletako ikasleentzako egingo dira saioak eta arratsaldetako emanaldiak herritarrei irekiak izango dira.

Hauek ikusteko euro bateko sarrera ordaindu beharko da eta salgai jarriko dira saioa kultur etxean hasi baino ordubete lehenago.

Egitaraua

Ekainak 6. 18.00etan Okendon aurkezpen festa.

Ekainak 7. Antzerkia. 9.45ean eta 19.00etan, LH5 eta Sasoeta LH4 eta 5.

Ekainak 9. Antzerkia 9.45ean eta 19.00etan LH 3 eta 4.

Ekainak 10. 20.00etan helduen antzerkiaIlargiaren bila.

Ekainak 13 eta 15. LH eta DBHkoen emanaldiak.

Ekainak 16. 21.00etan gazteen antzerkia, Vygotsky caffe.

Ekainak 17. 20.00etan helduen antzerkia, Itxaroten.

Ekainak 18 eta 19. Dantzaz Blai Eguna.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902