Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Haziak Ereitera goaz

Eneritz Ugalde eta Jaione Martinez Arrasateko Emakumeon Mundu Martxako Plataforma eta Arrasateko Gaztetxeko Emakumeon Asanblada - 2016(e)ko ekainaren 4a, larunbata - 11:50etan eguneratua

Gure Esku Dagok, ekainaren 5ean erabakitzeko eskubidea eraiteko deia egin du, eta guk Emakumeon Mundu Martxako (EMM) haziak eraiteko prest gaudela aldarrikatu nahi dugu, izan ere, ereiten den hazien araberakoa da jasotzen den uzta. Aurreko urtean, indarkeriarik gabeko gorputz eta lurraldeen alde, bizitzaren iraunkortasuna erdian jartzen duen sistema baten alde, gorputz eta sexualitate askatasunaren alde eta aniztasuna aldarrikatuz gure artean aliantzak ehuntzearen alde haziak erein genituen. Eta jarraitzen dugu.

Mugimendu feministako aitzindari izan ziren emakume sufragistek ere, emakumeon erabakitzeko eskubidearen garrantzia zabaldu zuten mundu osoan barrena. Hauek argi izan zuten, garaiko legeek esanak esan, momentuko politikaren erdigunean emakumeon behar eta interesak egon zitezen, gure ahotsa entzunaraztea ezinbestekoa zela.

Hala ere, historiak erakutsi digu, emakumeon hitzak zidorretik erdigunera pasa nahi baditugu, bozka emate hutsa ez dela inondik inora nahikoa. Loratu daitezkeen proiektu orotan gure aldarrikapenak oinarrian egon daitezen, ereiten diren hazietan gure haziak egongo direla ziurtatuko dugu.

Egunero eta sistematikoki gure aurka egiten duen sistema hau dagoeneko ezagutzen dugu. Horregatik, oraina eta etorkizuna diseinatu nahi ditugu, bazterretatik, ezberdintasun guztiak aintzat hartuta, batu eta elkarrekin erdigunean egon nahi dugu. Parte-hartze prozesu guztietan gure ahotsa azalerazi eta proiektu berriak alternatiba errealez jantzi nahi ditugu.

Ez digute historia liburutan gure emakumeen izenak idazten utzi, baina biharko eskoletan neska gazteek erreferente izango dituzten emakumeen izenak ikas ditzaten lan egingo dugu. Eta aldi berean, arrakasta eta lehiaren eredutik haratago, lehen lerroan eta hizki larriz idazten den hori birdefinitu nahi dugu, bertso txikitan idazten den historia liburuak mahai gainera ekarriz.

Horregatik, Arrasaten eta eskualdean bizi diren emakume guztiei dei egiten diegu, bizitza erdigunean jartzen duen jendarte eredu feminista eta anitza elkarrekin erein dezagun.

Eraiten ditugun haziak, mimoz ureztatu eta zainduz gero, laster loratuko dira!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902