Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

20 urte antzerkiarekin hazten eta ikasten

PATXI SANTAMARIA AKTOREAK GIDATUTA, AURTEN hirugarrenez interpretazio udalekuak EGINGO DIRA ZARAUTZEN

Ane Rotetaren erreportajea - 2016(e)ko ekainaren 3a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Patxi Santamaria iazko udalekuetako talde batekin.

Patxi Santamaria iazko udalekuetako talde batekin. (n.g.)

Galería Noticia

Patxi Santamaria iazko udalekuetako talde batekin.

Antzerkiak leku esanguratsua du Zarautzen, eta are gehiago haurren artean. Galdetu besterik ez dago Zarauzko eskolaren batean dabilen umeren bati. Edo Lehen Hezkuntza azken 20 urteetan amaitu duen gazteren bati. Izan ere, Patxi Santamaria aktoreak 20 urte daramazki antzerki ikastaroak ematen herriko ikastetxeetan, eskola orduetan. Haur guztiek izaten dute antzerkia hurbiletik ezagutzeko aukera eta gustura ibili direnek udan ere izango dute horretarako aukera, hirugarren urtez antzerki udalekuak izango baitira Santamariaren eta bere lantaldearen eskutik. Udalekuak bi hamabostalditan burutuko dira Orokieta eta Antoniano eskoletan (ekainaren 28tik uztailaren 8ra eta uztailaren 11tik 22ra) eta hamabostaldi bakoitzean bi talde izango dira adinen arabera banatuta.

“Antzerkia herri mailan ikusten saiatzen gara eta esperientzia interesgarria izan da azken bi urtetakoa. Urtero bi taldeak osatu dira eta zarauztarrez gain, Tolosako jendea etorri izan da, baita Frantzian bizi den haur bat ere bere gurasoak uda hemen pasatzen dutelako, eta aurten Arabako Errioxatik ere deitu digute. Beste herritatik jende asko etorri da eta horrek esan nahi eskaintza ez dela handia. Esango nuke kostaldean ez dagoela beste antzerki udalekurik eta zarauztarrentzat nahiz ingurukoentzat irekiak gaude”, zehazten du Santamariak.

Hala, hainbat eta hainbat gai landuko dituzte haurrek udalekuetan;besteak beste, pertsonaiak, gorpu-tza, ahotsa, makillajea, mugimendua, hizkuntza, mintzaira, ahozkotasuna, espresioa, irudimena, eszenografia eta emozioak.

Antzerkiarekiko lotura

Artezaleaken ere interpretazio tailerrak eskainiko ditu Santamariak, haur eta helduentzat. Antzerkia probatu nahi duenak ez du aitzakiarik Zarautzen. Denentzat daude aukerak. Eta hala izan behar du herri an-tzerkizale batean, eta Zarautzek “badu arte honekiko lotura bat”. Horren adibide da Alproja antzerki taldea, Euskal Jai egunean herri-an-tzerkia egiten duen taldea. 1978an jaio zen eta 38 urteren ondoren, herritarrez osatutako taldeak herritarrentzako antzezlana egiten du urtero. “Eskolan probatu ostean, haur ugari animatzen dira Alprojan parte hartzera”, dio Santamariak.

Udalekuetan izena eman nahi dutenek Patxirekin jarri beharko dute harremanetan (xipas@outlook.com edo 656 719 256) eta Artezaleaken tailerretan izena emateko, berriz, Santamariarekin edo Artezaleakekin (943 835 568).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902